Matronazgo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Matronazgoa emakumeek burutzen duten mezenasgo mota da. Orokorrean salbuespen bat diren arren, botere-eliteen barnean obra artistikoen mezenas bilakatutako kasu ugari daude, bai Erdi Aroan eta baita Aro Modernoan ere. Murrizketaz eta mugaz betetako mundu batean eliteetako emakumeek, sustapen artistikoa erabili zuten, onartua eta batzutan aintzatesia zen jarduteko modu gisa. Horrela sortzen da matronazgo deitutakoa, gizarte-maila altuko emakumeek egiten duten mezenasgo mota bat. Emakume hauek bultzatutako proiektuak, erainkuntzan haien parte-hartzea handia adierazten dutenak, gai erlijiosoekin lotuak daude, hileta-kaperak eta  komentuen fundazioak izan daitezkelarik.

Isabella D’Este, Margarita Austriakoa edo Isabel Katolikoa bezalako emakumeen salbuespenezko kasuak kenduta, jarduera artistikoak finantzatu eta zuzendu dituzten emakumeak, ahazturaren biktima izan dira, kolektibo maskulinoetan, hau da patronazgoan, zentratu baitira historialariak. Ondorioz emakumeek egindako mezenasgoa garaian zein historiografian alde batera utzi da, baita arlo politikoan paper garrantzitsua izan zutenena ere, haien matronazgoa baloratzea,noble-familia baten kide izateagatik dela esanez, eta ez emakume izateagatik. Azken urteotan ordea, historiografiaren orain arteko kontakizunari bira ematen saiatu dira historialari ugari, emakumeen protagonismoa eta mezenasgo artistikoan zuten parte-hartze aktiboa berreskuratzen saiatuz. Euskal Herrian, Goi Aro Berrian zehar, Maria Lazkanokoa matronazgoa burutu zuen emakume baten adibide bikaina da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GARCÍA PÉREZ, Noelia, “El patronazgo artístico femenino y la construcción de la historia de las mujeres: una asignatura pendiente de los estudios de género”, in BOSCH FIOL, Esperanza, FERRER PÉREZ, Victoria Aurora y NAVARRO GUZMÁN, Capilla (Eds.), Los feminismos como herramientas de cambio social (I): Mujeres tejiendo redes históricas, desarrollos en el espacio público y estudios de las mujeres, Palma de Mallorca, Universitat de les Illes Balears, 2006, 121-126 orr..
  • OLMEDO SÁNCHEZ, Yolanda Victoria, “El mecenazgo arquitectónico femenino en la Edad Moderna”, en DÍEZ JORGE, María Elena (Ed.), Arquitectura y mujeres en la historia, Madrid, Síntesis, 2015, 243-249 orr.