Margarita Austriakoa (1480-1530)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Margarita Austriakoa (1480-1530)
Margaret of Austria Van Orley.jpg
list of Governors of the Habsburg Netherlands (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Brusela1480ko urtarrilaren 10a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Malinas1530eko abenduaren 1a (50 urte)
Hobiratze lekua royal monastery of Brou (en) Itzuli
Familia
Aita Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ama Maria Borgoinakoa
Ezkontidea(k) John, Prince of Asturias (en) Itzuli  (1497ko apirilaren 3a (egutegi gregorianoa) -
Philibert II, Duke of Savoy (en) Itzuli  (1501 (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
Leinua Habsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak dignitary (en) Itzuli, mezenasa, bildumagilea eta margolaria

Margarita Austriakoa (Brusela, Belgika, 1480ko urtarrilaren 10a - Malinas, Belgika, 1530eko abenduaren 1a) Austriako artxidukesa, Austria eta Geronako printzesa eta Saboyako dukesa ezkontidea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maximiliano Austriako artxidukesaren eta Maria Borgoinako dukesaren alaba zen.

Juan Aragoi eta Gaztelakoarekin ezkondu zen. Hau, Errege katolikoen semea zen. Gaztelako eta Aragoiko oinordekoa, Asturiaseko printzipe tituluarekin.

Felipe ederraren arreba txikia zen, hau Juana I Gaztelakoarekin ezkonduta zegoen. Baita errege katolikoen alaba zena, beraz aitaren partez, Karlos I España eta Erromatar Inperio Santuko V. eta Fernando I Habsburgokoaren hau Germanioen enperadorea izatera heldu zen. Leonor Austriakoa, Portugaleko erregina eta gero Frantziakoa; Isabel Austriakoa, Danimarkako erregina; Maria Austriakoa, Hungariako erregina  eta Katalina Austriakoa, Portugaleko erreginaren izeba zen.

Margarita izena Karlos ausartaren hirugarren emaztearen ohorean jarri zioten. Hau, Maria Borgoinakoaren eta Margarita Yorkekoaren amaordea izan zen. Eduardo IV Ingalaterrakoaren arreba ere.[2]

Ezkongaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Aragoi eta Gaztelakoa

Arras itunaren arabera (1482), Margarita 1483an Frantziako “delfinarekin” konprometitua egon zen, ondoren Karlos VIII Frantziakoarekin. Herrialde haietara bidali zuten Luis XI erregearen ardurapean.

Margarita hamar urtez Frantzian bizi izan zen, bertan lehenengo titulua “delfin” bezala izan zuen, ondoren Frantziako gortean eta kronika garaikideetan, Frantziako erregina gisa baina ez zen inoiz Kalor VIII.rekin ezkondu.. 1493an, Karlos VIII Arras itunari uko egin zion eta beste emakume batekin ezkondu zen, Ana Bretainiakoarekin, ondorioz Margarita bere aitarekin bueltatu zen.

1497an, Margarita Juan Aragoi eta Gaztelakoa ezkondu zen (1478-1497), Errege katolikoen oinordeko seme bakarra zena.

Hau, sei hilabete beranduago hil egin zen, Margarita haurdun zegoela. Hain triste zegoen bere alaba goiztiarra hilda jaio zela. 1501an  Filiberto II Saboyako dukarekin ezkondu zen (1480-1504), ez zuten seme-alabarik izan. Hiru urte beranduago hil egin zen. Margarita beste gizon batzuekin elkartzea pentsatu zuten, (Henrike VII.a Ingalaterrakoa, Isabel Yorkekoaren alarguna zena). Berak uko egin zion berriro ezkontzeari, garai horren inguruan bere anaia Felipe ederra zena oso gazte hil egin zen. Ondorioz bere aitak Herbehereetako erregeordetza eskaini zion (1507-1515) eta bere ilobaren tutoretza, beranduago Karlos V.a izango zena. Baita ere bere anai-arrebena; Leonor, Isabel eta Maria bere anaiaren ohorean.

Margarita, zuhurtzia eta jakinduriarekin zuzendu zuen Herbeheretan, bere aitaren bitartekari gisa. Ingalaterrarekin itun bat negoziatu zuen, non bertan oihal flamenkoen merkataritzari fabore egiten zion. Baita ere Cambraiko ligan parte hartu zuen (1508).

1515ean, Karlos V bere influentziaren aurka jarki zen, beranduago Karlos V.an Margarita aholkulari on bezala ezagutu zuen. 1519an bere postua hartu zuen aldizka hau hil harte. Berak negoziatu zuen Luisa Saboyakoarekin Cambraiko Bakea 1529an.[3]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarita Austriakoa Malinasen hil zen, Karlos V eta I Espainiakoa oinordeko bakarra eta unibertsala deklaratu eta gero.  Brouko monasterioan lurperatuta dago.

Bere garaian, Europako erregetasunetatuti,  Ana Bretainiakoa, Luisa Saboyakoa eta Katalina Aragoikoarekin batera emakume adimenduenetako bat ikontsiderazen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Margarita de Austria (1480-1530). 2020-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  2. (Gaztelaniaz) Lira, Emma. (2017-02-01). «Margarita de Austria, la regente de Flandes que no pudo ser reina» Focus On Women . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  3. «Biografia de Margarita de Austria» www.biografiasyvidas.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]