Mendekostismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendekostear» orritik birbideratua)
Espiritu Santuaren bataioa, Mendekoste egunean (Greco).

Mendekostismoa[1] 1886ean Estatu Batuetan sortutako higikunde protestante fundamentalista da; haren jarraitzaileei mendekostear[1][2] edo mendekostista[1] deritze.

Mendekostismoaren arabera, kristau guztiek Espiritu Santuarekin bataio-bizipen berezi bat bizi eta mendekostismora bihur daitezke. Bizipen horren ezaugarriak Espiritu Santua Mendekoste egunean apostoluei agertu zitzaien pasartetik hartuak dira. Pasarte hartan Espiritu Santuak hizkuntza guztietan mintzatzeko dohaina eman zien apostoluei eta mendekostismoaren jarraitzaileek sendatzeko, igarpenak egiteko dohaina eta naturaz gaindiko beste dohain batzuk dituztela diote, pasarte hari jarraituz.

Higikunde honek indar handia hartu zuen Britainia Handian, Eskandinavian eta Brasilen batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Berria Estilo Liburua. mendekostismo. .
  2. Mario Escobar (2017). Protestantismoa Euskal Herrian, 40. or., 3. lerrok.: Hirurak ziren eliza mendekostear finlandiarren ministerioaren fruitua. Eliza haiek haziak ziren XX. mendearen zehar Estatu Batuetako eliza mendekostearren artean gertatuak ziren berpizkundeen ondoren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]