Mendekoste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendekoste eguna
XV. mendeko eskuliburu bateko irudia, Mendekoste eguneko jazoera agertzen duena. Apostoluak, Andre Maria eta gainerako ikasleak Espiritu Santua hartzen.
MotaKristaua
Data
DataPazkoa + 49 egun
2023Maiatzaren 28 (Mendebaldea) Ekainaren 4 (Ekialdea)
2024Maiatzaren 19 (Mendebaldea) Ekainaren 23 (Ekialdea)
2025Ekainaren 8 (Mendebaldea) Ekainaren 8 (Ekialdea)
2026Maiatzaren 24 (Mendebaldea) Maiatzaren 31 (Ekialdea)

Mendekoste (antzinako grezieraz: πεντηκοστή [ἡμέρα]pentekostē [hēmera], "berrogeita hamargarren eguna") kristautasuneko jai garrantzitsuenetakoa da, Pazkotik zazpi astera ospatzen dena. Jaiegun honetan, kristauek Espiritu Santua apostoluen gain etorri zen eguna gogorarazten dute (Apostoluen Eginak liburuko 2. kapituluan kontatzen da gertakizun hau).

Kristautasuneko beste hainbat jaiegun bezala, judaismoko jaiegun batekin lotzen da (Shavuot) jaia. Juduek egun honetan Jainkoak Moisesi Legea (Hamar Aginduak) eman izana oroitzen dute.

Bibliaren arabera, Mendekoste egunean Jesusen ikasleak Azken Afariko gelan elkarturik zeuden, ateak itxita. Goizean goiz zarata izugarri bat entzun zuten eta, bat-batean suzko irudi bana jarri zitzaien ikasle bakoitzari buru gainean, Espiritu Santuz bete ziren eta atzerriko hizkuntzetan mintzatzen hasi. Gertakizun horren ondoren, gelatik atera eta Jerusalemen zehar Jesusen bizitzaren, irakatsien, heriotzaren eta piztueraren berri ematen hasi ziren. Egun horretan bertan, hiru mila lagunetik gora batu zitzaizkien eta bataioa hartu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]