Mendiaundi
Mendiaundi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.308 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′31″N 2°00′29″W / 42.992°N 2.008°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendiaundi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Pallardi eta Irumugarrieta artean gehien nabarmentzen diren tontorrak bilatzen hasiz gero, bi dira bereziki nagusitzen direnak: Mendiaundi eta Kurutzeaga. Biak altuera berekoak dira, baina ez dute elkarren antza handirik. Mendiaundi barrualdean dago, Malloetako burkailetatik aparte, eta gain zabala du, harri zerrenda batzuekin atonduta, eta hegi leunak bere isurialde guztietan. Kurutzeaga berriz Malloak osatzen dituzten burkailetako bat da eta hegi malkartsuak ditu tontorraren inguruan, Iparraldera begira batez ere. Batere zailtasunik gabe heldu daiteke halere hegoaldeko bizkarrean gora, haitz multzo batez osatutako gainera. Bere izena ez da bestearena bezain segurua, ez da mapa guztietan izen horrekin ageri (Imanol Goikoetxearen mapatik jaso dut nik).