Menorah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zilarrezko menorah bat

Hanukkahko menorah, chanukiah edo hanukkiah (hebreeraz: מנורת חנוכה‎, menorat, plurala menorot, edo חַנֻכִּיָּה; yiddishez: חנוכּה לאָמפּ‎ khanike lomp, literalki Hannukahko argia) bederatzi adar dituen argimutil bat da, Hanukkahk irauten dituen zortzi eguneko ospakizunean pizten dena. Antzinako Tenpluan pizten zen argimutilak zazpi adar zituen eta gaur egun sinbolo gisa erabiltzen da.

Hanukkahko gau bakoitzean adar berri bat pizten da. Bederatzigarrenari shamash ("laguntzailea" edo "zerbitzaria") izena ematen zaio, eta beste kandela guztiak pizteko erabiltzen den kandela bertan jartzen da. Kosher izateko shamasha beste zortzi kandelekiko plano ezberdinean egon behar da, altuago edo baxuago, baina iritzi ezberdinak daude menorah bateko argiak lerro zuzenean edo kurban jar daitekenari buruz.

Menorah juduen arte zeremonialeko objekturik ohikoena da. Zazpi adarreko menorah eta Daviden izarra judaismoaren ikur tradizionalak dira. Unicoden ere agertzen da sinboloa (🕎), beste sinbolo erlijioso batzuekin batera.