Meritxell eguna
Itxura
Meritxell eguna edo Meritxelleko Andre Mariaren festa (katalanez: Diada de Meritxell) Andorrako Printzerriaren egun nazionala da. Andorrako beste jai nagusia martxoaren 14an da, Konstituzioa onartu zen egunarena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1873tik urtero ospatzen da, irailaren 8an, Ama Birjinaren jaiotza ospatzen den egunean, alegia. Ekintza instituzional eta erlijioso ugari egiten da egun horretan, gehienak Meritxelleko Andre Mariaren satutegian.[1]
Ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santutegian Goizargiren meza egiten da, meza gaztea eta, azkenean, Casa de la Vallen, Andorrako Kontseilu Nagusiaren egoitzan, ekintza ofiziala. Ekintza erlijiosetan Urgelleko apezpikuak parte hartzen du.