Merkataritza-balantza
Ekonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza herrialde horretako esportazioak ken inportazioak dira, aldi batean zehar (urtea, gehienetan):
- Merkataritza-balantza = Esportazioak - Inportazioak
Esportazioen balioa inportazioen balioa baino handiagoa bada, merkataritza-balantza positiboa da eta merkataritza-superabit dagoela esaten da. Aitzitik, inportazioak esportazioak baino gehiago badira, merkataritza-balantza negatiboa da eta merkataritza-defizita dagoela esaten da.
Inportazioak herritarrek egiten dituzten erosketak dira, baita enpresek eta gobernuek ere. Erosketa eta zerbitzu hauek beste herrialde batzuetatik datoz, beraz inportatzen dituzten herrialdeetan beste herrialdeetako zerbitzuak eta ohiturak sartuko dira.
Esportazioak herrialde baten ekoizten diren ondasuak edo zerbitzuak, beste herrialde batzuetako bezeroei saltzen dizkietenean gertatzen da. Hau da, esportazioa herrialde bateko berezko ondasunen eta zerbitzuen trafikoa beste herrialde baten erabilia izateko eta kontsumitu ahal izateko egiten da.
Merkataritza balantzeak herrialdean kudeatzen diren esportazio eta inportazioen balantzera erakusten du.
Herrialde batean, esportazioetan eta inportazioetan eragina izan dezaketen faktoreen artean hauek ditugu:
- Kontsumilatzaileen gustuak, bai etxeko ondasuneetarako eta bai atzerriko ondasuneetarako.
- Garrantzitsua izango da bakoitzak bere herrialdean edukiko dituen prezioak eta baita ere beste herrialdeetan egongo diren prezioak.
- Herrialdeko kontsumitzaileen diru sarrerak eta baita ere atzerriko kontsumitzaileen diru sarrerak.
- Herrialde batetik bestera salgaiak garraziotzean edukiko duen kostua.
- Nazioarteko merkataritza buruzko gobernuaren politika ere garrantzitsua izango da esportazioak edo inportazioak egiteko garaian.
Kanpo sektorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordainketa Balantzea
Denbora jakin batean (normalean urtebete) herrialde batek munduko gainerako herrialdeekin izandako jarduerak eta harreman ekonomikoak deskribatzen dituen tresna da. Era berean, egin daitezkeen transakzio motaren arabera banatzen dira. eta ekonomiarekin duen lotura.
Kontu korrontea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan, ondasunen eta zerbitzuen mugimenduak erregistratzen dira, zerbitzu eta produktuengatik egiten dira ordainketak, eta alde bakarreko transferentziak izaten dira. Bestalde, baliabide errealen sarrera guztiak kontu korrontean erregistratzen dira, eta beste aldetik, haien irteerak gastu gisa erregistratzen dira.
Bi zatitan banatuta daude;
- Alde batetik; ondasunak, zerbitzuak eta diru sarrerak
- Beste alde batetik; alde bakarreko transferentziak, hain zuzen ere, ikusgai dauden elementuak dira, inportazioak eta esportazioak barne hartzen dituztenak, eta ikusezinak direnak, banku zerbitzuak, esaterako, aseguruak, onurak, dibidenduak eta fondoak barne hartzen dituztenak.
Finantza kontua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontu finantzarioak maileguen saldoak erakusten ditu. Bere funtzioa ordainketen saldoa modu egokian orekatzea da. Finantza-transakzioetan oinarritzen da, aldebikoan zein aldebakarreko transakzioetan. Honela banatzen da:
- Aktiboak: aktibo finantzarioen partaidetzak edo pasibo finantzarioen jaitsiera.
- Pasiboak: aktibo finantzarioen gutxitzea eta pasiboen igoera
Finantza kontuak ondasunen, zerbitzuen, errentaren edo kapitalaren kontuen oharrak izan daitezke, baita kontrako zeinuarekin kontu finantzario bera ere.
Diruaren merkatu nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru Merkatua, finantza merkatuen segmentu bat da eta horietan finantza instrumentuak negoziatzen dira, zein oso likidezia maila handia dutenak.likidoak negoziatzen dira.
Diru merkatuan nazio desberdinetako bi monetaren artean ezartzen den truke-tasa aztertzean datza. Bertan jakin dezakegu moneta jakin bat zenbatekoa den beste moneta mota baten baliokidea dena. Adibidez, jakin dezakegu zenbat balio duen euro bat AEBetako dolarretan eta Mexikoko pesotan, hau da: 1.166882 dolar eta 22.8223122 Mexikoko pez.
Truke-tasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Truke-tasarekin, atzerriko moneta nazionalaren balioa adierazi daiteke. Bi balioen (erosketa edo salmenta prezioa) arteko truke erlazioaren arabera definitzen da. Bi truke-tasa daude, erreala eta nominala; errealak, herrialde bateko ondasunen eta zerbitzuen trukea egin dezakeen pertsona baten egoerarekin lotura du. Nominala pertsona beste herrialde bateko monetarekin duen harremanarekin . Azken hauek maizago erabiltzen da.