Mertzeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mertzeriako gaiak

Mertzeria edo joskintza-denda joskintzarako gai edo tresnak, hala nola, jostorratzak, botoiak, etab. saltzen diren denda da.

Orokorrean, mertzeriak hiri erdian, auzoetan eta merkataritza guneetan aurki daitezkeen denda txikiak dira. Bertan joskintzarako beharreko guztia aurkituko duzu, baita beste apaingarriak, beira-aleak, kinkilak eta osagarriak ere. Mertzeria handiak ere badaude, gai ugari eskaintzen dituztenak.