Meta-etika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Meta-etika kontzeptu etikoen jatorria eta esanahia aztertzen duen etikaren adarra da.[1] Filosofoek ikasten duten etikaren hiru ardatzetako bat da, beste biak etika normatiboa eta etika aplikatua izanik.


Unibertsalismo morala, jarrera etiko bat da, eta arazo moral zehatz bakoitzari buruzko egia moral unibertsal bat dagoela dio. Sokratesek unibertsalismo morala esplizituki defendatu zuen, gizakiaren arrazoimenarekin lotura suntsiezina zeukala uste baitzuen. Pentsamendu sokratikoaren ikuspegi horrek aurrez aurre egiten zuen talka sofisten konbentzionalismo moralarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Fieser, James. Ethics and Contrastivism. Internet Encyclopedia of Philosophy (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]