Miguel Etchecolatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Etchecolatz
Miguel Etchecolatz.png
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Osvaldo Etchecolatz
JaiotzaAzul (en) Itzuli1929ko maiatzaren 1a
Herrialdea Argentina
HeriotzaEzeiza (en) Itzuli2022ko uztailaren 2a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolizia
Enplegatzailea(k)Buenos Aires Provincial Police (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Miguel Osvaldo Etchecolatz (Azul, Buenos Airesko probintzia, 1929ko maiatzaren 1a - La Plata, 2022ko uztailaren 2a) Argentinako polizia bat izan zen, genozida kondenatua eta errepresorea, Buenos Aires probintziako poliziako Ikerketa zuzendaria izan zena eta Ramon Camps brigada jeneralaren eskuineko eskua, diktadura militarraren garaian, Berrantolaketa Prozesu Nazionala deitua (1976-1983). Behin baino gehiagotan zigortu zuten biziarteko espetxealdira, gizateriaren aurkako hainbat krimenengatik, 1986, 2004, 2006, 2014, 2016, 2018 eta 2020an emandako epaien bidez. Epai horiek biziarteko espetxealdiko zigor bakar batean bateratu ziren.

Etchecolatz zigortu zuten krimenen artean nerabe talde baten bahiketa eta hilketa, Noche de los Lápices bezala ezagutzen dena; adingabeen jabetzea eta Jorge Julio Lópezen desagerpena daude. Obedientzia Behartuaren Legea aplikatzearen onura jaso zuen, baina 2006an zigorgabetasun-legeak baliogabetu zirenean, itxi ziren auzietan berriro epaitu zuten. Jorge Julio Lópezen bigarren desagerpenarekin lotu dute, haren aurkako epaiketa batean lekuko izan baitzen. 2014an, Etchecolatzi "Jorge Julio López Secuestrar" zioen eskuizkribu bat eskuetan zuela argazkia atera zioten.