Mikroenpresa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mikroenpresa, Europar Batasunaren kasuan, aktibitate ekonomiko bat gauzatu, 10 langile baino gutxiago eduki eta urtero 2 milioi euro baino gutxiagoko balantzea duen erakunde oro da. Hainbat lekutan Small Office, Home Office (bulego txikia, etxeko bulegoa) edo SoHo izenez ere ezagutzen da.

Bestalde, mikroenpresak, proiektu ekintzaileetatik sortu ohi dira eta enpresaren sortzailea, aldi berean bertako administratzaile ere izaten da. Negozio hauek beren produktuak kopuru txikitan saltzen dituzte eta beraz, ez da beharrezkoa inbertsio handirik egitea.