Mila kurrilo (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mila kurrilo
Datuak
IdazleaYasunari Kawabata (1949-1951)
Argitaratze-data1952
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaSenbazuru (千羽鶴)
HizkuntzaJaponiera
HerrialdeaJaponia
IlustratzaileaKokei Kobayashi
ISBN958-42-0844-6

Mila kurrilo (千羽鶴, Senbazuru) Yasunari Kawabata japoniar idazlearen eleberri bat da. Hasiera batean, idazlana bi zatitan idatzi eta argitaratu zen: lehena 1949an, eta bigarrena 1951ean. 1952an, liburutzat editatu zuten. 1953an hirugarren zati baten berri eman zen, baina Kawabata ez zen idazlana amaitzera iritsi.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste mendetako japoniar tradizioa jarraituz, istorioak tearen ekitaldi edo zeremonia du azpigai, non, leku lasai batean kokaturik, parte hartzaileek te berdea egin, zerbitzatu eta edaten duten.

Liburuko pertsonaia nagusia Kikuji da, Mitani jaunaren seme bakarra. Idazlanaren hasieran, Kikujik bere aitak hain gustokoa zuen te ekitaldian parte hartzeko Chikako Kurimoto-ren (urte gutxi batzutan aitaren maitalea izan zen emakumearen) gonbidapena jasotzen du. Ekitaldia Kamakura hiriko Engakuji tenpluan egingo da, eta bertan beste hainbat emakumeek hartuko dute parte. Horien artean dago Yukiko Inamura, Chikako-k Kikuji-k ezagutzea nahi duen neska gaztea (beranduago argitzen da ekitaldia miai bat izan dela, Kikuji eta Yukiko ezagutu eta ezontzen saiatzeko).

Kikuji-k jakin gabe, ekitaldian Ota anderea (urte askotan Kikuji-ren aitaren maitalea izan zen emakumea) eta  bere alaba Fumiko agertzen dira. Ota eta Chikako urte askoz izan dira etsai Mitani jaunak maitale bezala Ota nahiago izan zuelako, batez ere, Chikakok ezker bularrean duen marka ilun batengatik. Kikuji-k ume zenean ikusi zuen marka iluna, eta orduz geroztik oso gogoan du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]