Espainiako Ministroen Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ministroen Kontseilu» orritik birbideratua)

Espainiako Ministroen Kontseilua Gobernuko presidenteak, presidenteordeek, ministroek eta legeak ezarritako bestelako kideek — Estatu idazkariak kasu batzuetan — osatzen duten organo kolegiatua da. Normalean, ostiralero biltzen da Madrilgo Moncloako jauregian. Ez-ohiko egoera batean, Espainiar estatuko beste hiri batean biltzea ahalbidetzen du Konstituzioak. Halaber, kontseiluaren buru Erregea izatea posible da ez-ohiko egoeretan, Gobernuko presidentearen eskaeraz.

Espainiako armarria, ministroen kontseiluak erabiltzen duena.

Ministroen kontseiluko idazkari gisa Presidentetza Ministroak jarduten du eta bilerek karaktere erabakikorra izan dezakete. Organo kolegiatua denez, bertan hartu beharreko erabakiek gehiengo absolutua behar dute.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botere betearazlea gauzatzea eta araudi-ahalmena izatea:

  • Lege iniziatibak martxan jartzea, lege-proietuak onartzea eta Diputatuen Kongresura eramatera.
  • Lege mailako arauak ematea.
  • Premiazko egoeretan Lege Dekretuak onartzea.
  • Nazioarteko hitzarmenak eta nazioarteko erakundeen erabakiak betearaztea.
  • Planifikazio proiektuak garatzea (Estatuko Aurrekontu Orokorrak).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudero, José Antonio. (2001). Los orígenes del Consejo de Ministros en España. Editorial Complutense ISBN 9788474915945..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]