Mintzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mintzo

Mintzoa edo hizketa gizakiek pentsamenduak eta sentimenduak hitzak erabiliz ahotik adierazteko ekintza da, garunaren nahiz ahoaren eta beste organo batzuen bitartez. Ikuspuntu honetatik, bakarkako ekintza gisa, hizkuntzatik bereizten da, azken hau soziala delako. Hizkuntzalaritzan, mintzoa soinu akustikoak eta kontzeptuen arteko erlazio eta hautespenaren ondorioa da eta horietarako egiten den soinuaren artikulazio boluntarioa. Mintzatzeko gai ez diren gizakiak mutuak edo afasikoak izan daitezke. Gaitasun hau laringearen eta hiodiearen egiturari esker, ahots korden disposizioari esker eta burmuinean dauden Broca gunea eta Vernicke guneari esker sortzen da.