Momio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Probabilitatean eta estatistikan, gertakizun baten momioa gertakizunaren probabilitatea zati gertakizuna ez gauzatzeko probabilitatea da. Gertakizun baten probabilitatea p izanik, gertakizunaren momioa p/(1-p) izango da, beraz. Probabilitateen arrazoi bat besterik ez da, gertakizun batek aurkakoaren aldean dituen aukerak adierazten dituena. Adibidez, astegun bat zoriz aukeratu behar du pertsona batek, igande aukeratzeko momioa 1/6 izango da. Igande aukeratzeko probabilitatea berriz, 1/7 da.

Momioak maiz kirol apustu munduan erruz erabiltzen dira. Momioa 1/6 bada, aurrekoan bezala kalkulatuz, gertakizuna gauzatzen bada, apustu egindako moneta unitate bakoitzeko (euro bakoitzeko, esaterako), 6 euro kobratuko ditu igande aukeratzearen aldeko apustua egin duena.