Edukira joan

Momoitioko nekropolia

Koordenatuak: 43°11′27″N 2°37′25″W / 43.1907063°N 2.623646°W / 43.1907063; -2.623646
Wikipedia, Entziklopedia askea
Momoitioko nekropolia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGarai
Koordenatuak43°11′27″N 2°37′25″W / 43.1907063°N 2.623646°W / 43.1907063; -2.623646
Map

Momoitioko nekropolia Garaiko Momoitio auzoan dagoen IX. eta X. mendeetako nekropolia da eta San Joan Bataiatzailearen ermitaren ondoan dago.[1]

Historioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momoitioko San Joan Bataiatzailearen ermita

Nekropolia 1982an aurkitu zen, Iñaki Garcia Camino arkeologoaren zuzendaritzapean.[1] 1982 eta 1985 urte artean egindako indusketen arabera, harriz egindako eliza baten oinarrien inguruan 150 hilobi zeuden, eta horietatik 113 aztertu ziren, besteak bere horretan mantenduz.[2] Hilobiak estaltzen dituzten harriak Oiztik hartu zituzten eta ezaugarri oso berezia dute, 7 zentimentroko zuloa mendebaldera jotzen duen ertzean.[2] Zuloaren gainean erritu bat ospatzen zuten, sua piztuz.[2] Hilobia non zegoen adierazteko harri bertikal bat jartzen zuten, eta horietako batzuetan hilaren izena idatzi ere, Aostarri, Hoitarri, Munnio, Semproni eta Anterazoni adibide dira.[2][1][3]

XII. mendeko gizarte aldaketa, aldaketa politikoen eta ekonomikoen eraginez ermita txikiak baztertu ziren, Momoitioko San Juan barne eta gainbeheran joan ziren.[4]

Momoitioko ermita barrutik, IX. mendeko herrixkaren aztarna eta erreprodukzioekin.

Bergaitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an bergaitu zuten Gerediaga Elkarteak eta Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiako Kultur sailaren laguntzarekin.[1] Bernat Vidal Abadiñoko harginaren laguntzarekin, 1981ean baselizaren barruan aurkitu ziren hilarriak konpondu eta kanpoko aldeko nekropolian jarri zituzten.[1]

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermitaren sakristiako bi leihoak erakustoki izateko prestatu dira eta argazki, testu eta arkeologia-erreprodukzioez osatzen da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) D, E.. (2009-06-20). «Recuperan una necrópolis medieval en la ermita de San Juan de Momoitio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. a b c d García Camino, Iñaki. (2007). «Momoitio: La formación de una aldea en las laderas del Oiz hace más de 1000 años» Astola: ikerketa eta historia (1): 100–113. ISSN 1888-234X. (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  3. (Gaztelaniaz) López, Sergio. (2009-06-25). «Una necrópolis vizcaína renace después de un milenio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  4. a b San Juan Momoitioko baseliza eta nekropolia. Garaiko Udala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan Momoitioko baseliza eta nekropolia (Garaiko Udala)