Gerediaga Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerediaga Elkartearen egoitza den Astolako Batzarretxe edo Auzitegi Etxea.

Gerediaga Elkartea 1965an sortu zuten Durangaldean, "Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea" izenarekin, eskualdeko bizitza sozial eta kulturala berpiztu nahian.

Talde sortzailean, hurrengo lagunak egon ziran: Luis Mari Altzibar Arrinda, Mª Rosario Astola Sertucha, J. Mª Astola Sertucha, Mª Arrate Salazar Sarasua, Vicente Capanaga Totoricaguena, Jesús Astigarraga Eizaguirre, Julian Berriozabalgoitia Bilbao, Carmen Miranda Subieta, Mª Concepción Astola Sertucha, Salvador Solaegui Ispizua, Jose Luís Lizundia Askondo, eta Leopoldo Zugaza Fernández.

Hasieratik, Durangoko Azoka izan da elkartearen jarduera nagusia, Euskal Herri osoan berebiziko garrantzia daukana. Honetaz gain, Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna eta Ardi Txakurren Euskal Herriko Txapelketa antolatzen dituzte.

Egoitza nagusia Abadiñon daukate, Astolako Auzitegi Etxean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]