Monlam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromesak Lhasako Jokhang tenpluan, Monlam bitartean.

Monlam edo Otoitz Handiaren jaialdia Je Tsongkhapa maisuak 1409an sortu zuen. Urte berriko Losar jaialdiarekin batera, Monlam Tibeteko ospakizun handiena da. Txinako Herri Errepublikaren aldetik debeku handiak pairatu ditu jaialdi honek.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismo tibetarraren jaialdi hau Losar edo ilargi-egutegiaren urte berriko festen ondoren egiten da. Egun zehatzak astrologia tibetarraren arabera aukeratzen dira. Lehenengo ilargi-hilabetearen hirugarren egunetik hamazazpigarrenera ospatzen da. Zortzigarren egunean, Siddhartha Gautamaren omenez, animaliak askatzen dira. Hamahirugarren egunean tanka bat zabaldu egiten da eta hamaseigarrenean Maitreiaren prozesioa egiten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdia historia luzea du, XV. mendetik. Arazoak Txinako okupazioaren ondoren eman izan dira: Iraultza Kulturalarekin, 1966ko otsailatik, festa debekatua izan zen.[1] 1985an berriro ere baimendu zen baina 1990ean berriro ere debekatua izan zen. Arazo horiek Indian Tibeteko erbesteratuek sortutako monasterioetan arazo horiek ez dira eman eta poliki-poliki jaialdia indartzen ari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]