Mons Meg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mons Meg kanoia
Burdineko hodia

Mons Meg Erdi Aroko kanoi bat da, Edinburgheko gazteluan (Eskozia) dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria eta kanoia egitearen arrazoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1449ko ekainean, Filipe III.a Burgundiakoak kainoi erraldoi bat eraikitzeko agindua eman zuen, ingelesek eskoziarren aurka abiatu zuten gerran haiek izutu eta mendean hartzeko asmoz. Edo horixe dio behintzat arma itzelaren jatorriari buruzko teoria onartuenak. Garai hartan ez zioten izen berezirik eman, baina VII. mendetik aurrera Mons Meg izenez egin zen ezagun. “Mons” kanoia probatu zuten kokaguneetako baten izena da, eta “Meg” Danimarkako Margareten omenez jarri omen zioten[1].

Kanoiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanoia osatzeko hiru urte eta erditik gora eta 1.536 libera –garai hartan, dirutza– behar izan zituzten. Arma 4,6 metro da luze eta ia zazpi tona pisatzen du. 519 milimetroko kalibrea izanda, 183 kiloko balak ehunka metrotara jaurtitzeko ahalmena zuen. Burgundiako dukearen asmoa tiro bakarraz edozein harresi suntsitu eta etsaia mendean hartzea zen. Eta tiro gutxi eginda horretarako gai zela erakutsi zuen, Nigel Tranterren arabera: historialari eskoziarrak Threave gazteluko zulo ikaragarriak kanoiak eragin zituela uste zuen. Tiro egin ondoren kanoiak ordubete baino gehiago behar baitzuen hoztu eta berriro tiro egiteko prest egoteko. Baina Mons Meg osatzerako gerra amaitua zen[1].

Kanoiaren arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, garaiko arma suntsigarriena pisutsuegia zen praktikan. Gutxienez 50 pertsona behar ziren hura muntatu eta erabiltzeko, eta hogeitik gora mando batetik bestera mugitzeko; beti ere, distantziak oso luzeak ez baziren. Horrenbestez, zortzi urte baino ez zituen eman zerbitzuan eta gutxitan erabili zuten, kostu izugarriari etekinik ia atera gabe[1].

Ondorengo erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mons Meg Edinburgo Gazteluan 1680ko hamarkadan, bere egitura modu argian azalduta

Hala Burgundiako dukeak kanoitzarra Eskoziako James II.a erregeari eman zion opari. Handik aurrera, Edinburgoko gazteluko zeremonietan soilik erabili zuten, azkenekoz 1680an, Albany eta Yorkeko dukeari ongi etorria egiteko[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Nagore Irazustabarrena, «Erdi Aroko Heriotzaren Izarra», Argia, 2010-07-25, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]