Moon Palace

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Moon Palace
Datuak
Egilea Paul Auster
Argitaratze-data otsaila 1989
Generoa Eleberri pikaresko, eleberri eta Romance novels
Argitaratzailea Viking Press
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
ISBN 978-0-670-82509-7
OCLC 18415393

Moon Palace 1989an Paul Benjamin Auster eleberrigile estatubatuar ezagunak idatzitako eleberria da.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren protagonista Marc Stanley Fogg da, honek bere osaba Victor-ekin hezi zen, bere aitaren informazioa ez zeukalako eta bere ama berak 11 urte zituenean hil zelako. Marco bizitza on bat zeukan, baina bere osaba hil zenean, soilik berak utzitako liburuak eta klarinetea gelditu zitzaion herentzia moduan. Marco etxean bizirauteko diru gutxi gelditzen zaio, beraz hilabete askotan zehar bere bizi kaliatean murrizketak egin arren, kalean bizitzea soilik geratzen zaio, txirotasun eta bakardadean eroriz. Poki-poliki, kaleko bizitzara ohitzen da, eta Central Park-en alokatzen da, parke lasai bat delako. Hilabeteak pasata eta Marco gero eta txarrago egonez, Zimmer eta Kitty Wu (Zimmer Marcoren laguna zen), kaletik erreskatatzen diote. Honen ostean, asteak pasatzen ditu Zimmer-en etxean sendatzen eta dirua lortzeko aukera ikusten duenean, saintzaile moduan lan egiten du, Thomas Effing-ren etxean barne-laguntzaile moduan. Effing marrazkilari elbarri zahar bat da, eta Marco berarekin pasatzen duen denboran zehar Effing bere bizitzaren inguruko istorioa kontatzen dio. Istorio honen bitartez bizi izandako kuriositatezko bizitza kontatzen dio, eta Marco bere bizitzarekin erlazioa daukan informazioa ezagutzen du.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Marco Stanley Fogg: postmodernitatearen pertsonai ohikoa kontsideratzen da. Pertsona ona, umila, eta inteligentea da. Liburuan zehar gizartean bizirauteko burutzen dituen gauzak eta bizitzen dituen esperientziak ikusi dezakegu.

- Thomas Effing “Julian Barber”: marrazkilari elbarri zahar bat da, gurpil aulki batean doa eta itsua den gizona ere bada. Nahiko berezia den pertsona da, askotan umore txarrean dago eta laguntzen dioten pertsonekin ordaintzen du.

- Solomon Barber: Effing-ren semea da, gizon jatorra eta sentibera. Fisikoki gorputz oso lodia du.

- Kitty Wu: Marc-ren neska laguna da. Oso emakume jatorra eta eskuzabala da. Musika asko gustatzen zaio eta oraindik gaztea denez, bizitza bizi nahi du, seme-alaba eduki gabe.