Edukira joan

Mora (Suedia)

Koordenatuak: 61°00′35″N 14°33′49″E / 61.009614°N 14.563544°E / 61.009614; 14.563544
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mora
Mora
herria
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaDalarna
Dalarnako konderriaKonderria
Izen ofizialaMora
Jatorrizko izenaMora
Geografia
Koordenatuak61°00′35″N 14°33′49″E / 61.009614°N 14.563544°E / 61.009614; 14.563544
Map
Azalera12,36 km²
Altuera155 m
Demografia
Biztanleria12.854 (2020ko abenduaren 31)
28 (2020)
Dentsitatea882 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0250
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.mora.se
Artikulu hau Suediako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mora».

Mora, Suediako hiria da, Dalarnako konderrian dagoena. 2010eko erroldaren arabera hiriak 10.896 biztanle ditu.

Siljan aintziraren ertzean dago, Orsa aintzirak bat egiten duen tokian. Hiriaren iparraldean Eskandinaviako Alpeen hasiera dago.

Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez K.a. 4000 urtean jadanik populatua bazegoen Mora ingurua. Eraikin zaharrenak VII mendekoak dira. XIII mendean Mora parrokia izendatu zuten. 1520 urtean Gustavo I.a Vasa erregea Moran gelditu zen daniarren aurkako borroka antolatzeko.

1669an sorginen aurkako epaiketa handia izan zen bertan, Suediaren historiako ezagunena. Sei emakume eta gizon bat exekutatu zituzten. XVIII mendean gosete handia jasan zuen eta biztanle gehienak Stockholmera eta Suedia hegoaldera egin zuten alde. Morara itzuli zirenen industria jakintzak ekarri zituzten hirian jarduera berriak ezarriz.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]