Moraira

Koordenatuak: 38°41′17″N 0°08′04″E / 38.688°N 0.1345°E / 38.688; 0.1345
Wikipedia, Entziklopedia askea
Moraira
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakMarina Alta
UdalerriaTeulada
Geografia
Koordenatuak38°41′17″N 0°08′04″E / 38.688°N 0.1345°E / 38.688; 0.1345
Map
Demografia

Moraira Teulada udalerriko herria da, Mediterraneo itsasoaren kostaldean kokatua, Teulada herrigunetik 6 km-ra.

Valentziako kostaldeko beste hainbat herri bezala, itsasertzeko herrixka txiki bat izan zen, etxe gutxi batzuz osatua, 1950eko hamarkadara arte. Hala ere, badu gaztelu bat, 18. mendekoa, piraten kontrako babeserako eraikia.

21. mendean, Moraira herrigune propio bat bada gazteluaren ondoan, erreka batek osatzen duen naturgune bat bertan dela (Marjal del Senillar delakoa), kirol kaia eta hondartza nagusi bat (La Ampolla izenekoa); baina herriaren garapen urbanistiko turistikoa zabaldu egin da kostaldean zehar, eta itsasora begira dauden magaletan, non urbanizazioak eta txaletak pilatu diren.