Morriña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Morriña (euskaraz: «herrimina») galegozko hitz bat da. Norbait bere jaioterri edo herritik kanpo dagoenean bere herriaz gogoratzerakoan sentitzen duen penazko sentimendua deskribatzeko erabiltzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morriña hitza galaiko-portugesezko morriha hitzetik eratorria da eta tristura esan nahi du. Batzuen ustez morriha hitza latinezko "mori" hitzetik dator, hau da, "hil" hitzetik. Baina heriotzak ez du zerikusirik morriñak berak adierazi nahi duen sentimenduarekin. Beste batzuen ustez hitzaren jatorrian "morro" (mutur) hitza dator, eta "tristura" baino ez du esan nahi.