Mosen Bernat Etxepareren kantua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mosen Bernat Etxepareren kantua Oskorri taldeak 1977an "Mosen Bernat Etxepare" diskoan argitaratutako abestia da. Berez Bernat Etxepare idazleak XVI. mendean idatziriko Mosen Bernat Etxeparere Kantuia idazlanean oinarrituta dago.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mosen Bernat, jakin bau,
han zer gertatuko zen.
Beharnora joan gabe,
geldituko hintzade.

Heldu behar duen gauzan,
ez da eskapatzerik.
Beste kulparik ez nuen
ongia egin baizik.
Bidegabeak hartu nau
bide okerretatik,
Erregeri gaizki saldu
nindioten itsurik.

Erregek agindu zidan
joateko bertatik,
haserretan zegoela
baina nik ez kulparik.
Etsaiei ez nien eman
malizian lekurik,
harengana joan nintzen
ihes egin gaberik.

Mosen Bernat, jakin bau,
han zer gertatuko zen.
Beharnora joan gabe,
geldituko hintzade.

Ene oinez jauzi nintzen
etsaiaren menean,
kulpa aurkitu didate
ongia eginean,
haienpean ez banengo
nengoke zuzenean,
baina preso nadukate
kartzela sakonean.

Mosen Bernat pentsa ezak
kartzela gaitza dela,
bertako pena gogorrak,
gaitzagoak direla,
han barnean dagoenak
ez dauka nork kontsola,
badirudi ez direla
amaituko sekula.

Beti da libertatea
gauzarik hoberena,
eta preso egotea
penarik handiena.
Ni bezala ez dadila
otoi inorengana,
ez eta hitz alferretan
fida ere gizona.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]