Edukira joan

Motogurdi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Motogurdia hiru gurpileko ibilgailua da. Aurreko aldea motozikleta baten zati mekanikotik eratorria da eta atzeko aldea banaketa-ibilgailua kargatzeko gune bat du.

Piaggio motogurdiak.

Lehen bertsioetan, motozikleta egokitzea atzeko aldea aldatzera mugatzen zen, atzeko gurpila bi gurpileko ardatzarekin ordezkatuz. Denboraren poderioz aldaketak ibilgailuaren aurrealdera bideratzen hasi ziren, non motozikleta baten ohiko gidaritza posiziotik kabina jartzeak ematen zuen babesera igaro zen.

Lehenengo modeloak zilindrada handiko motorrez hornituta zeuden, garai hartako ekoizpenaren ezaugarriak, baina denboraren poderioz txikiagoak ziren, gaur egun oso zilindrada txikiko bertsioak badaude, gidabamena izatearen beharrik gabe gidatu daitezkeenak. Hori da Ape-ren kasua.

Ibilgailuak hainbat konfigurazio har ditzake, hala nola, furgoia, kutxa eta bidaiarien garraioa (autorickshaw izenarekin ere ezaguna). Oso gomendagarriak dira hiri banaketarako ibilgailuak, mantentze kostu txikiari esker eta maniobrabilitateari esker, dimentsio txikiak dituztelako.

Lehenengo modeloak scooterren antzeko eskuleku batek gidatzen zituen, baina denborarekin auto konbentzional baten antzeko bolantea egokitu zitzaien.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]