Bizkar-zorroaren buruketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Motxilaren problema» orritik birbideratua)
Bizkar-zorroaren buruketaren adibidea: kutxatxo horien artetik zeintzuk sartuko ditugu bizkar-zorroan, jakinda sartutako gauzakien pisua guztira 15kg-ra murriztuta dagoela, betiere helburua bizkar-zorroan sartutako gauzakien balioa guztira maximizatzea izanik? Litekeena da pisua ez izatea buruketak duen murrizketa bakarra, bolumena ere murriztuta egotea, adibidez.

Bizkar-zorroaren buruketa optimizazio-buruketa konbinatoriala da. Pisu eta balio ezaguneko gauzakien multzo batean guztizko gehieneko balioko azpimultzoa aurkitzean datza, azpimultzoko gauzakien guztizko pisua muga batetik behera egotera murriztuta dagoen kasuan. Neurri mugatuko bizkar-zorro batean gauzakiak sartu behar diren kasuari aipamen eginez ematen zaio buruketari halako izena; bizkar-zorroan sartutako gauzakien balioen baturak gehienekoa izan behar du. 

Aplikazio asko ditu, hala nola biosendagintzan, gaixoari eman beharreko sendagaiak aukeratzeko orduan, antibiotiko-zama mugatua denean. Igogailuak marraztean ere maiz ezartzen da, pisu jakin baterako zenbat pertsona eta nolakoak sar daitezkeen erabakitzeko.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]