Muawiyah I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:11, 21 apirila 2015

Muawiyah I.a (K.o. 602 - K.o. 680) Omeiatarren Kaliferriko bigarren kalifa izan zen. Umar ibn al-Jattāb kalifaren garaietatik Siriako gobernadore izan zen, 661ean hartu zuen boterea, eta Estatu arabiar-siriarra eratu zuen. Ali kalifaren aurkako izateagatik, haren jarraitzaileek, xiitek, gorrotatu eta baztertu egin izan dute.

Damaskoko meskita, Muawiyah I.aren agintaldian eraikia

Siriako gobernadore

Umar ibn al-Jattāb kalifak izendatu zuen Muawiyah Siriako gobernadore, eta pixkana-pixkana beste lurralde siriarren gaineko boterea bereganatzen joan zen, tropen leialtasunari eta eskualdeko jendeari esker. K.o. 647 inguruan, Muawiyah-ek bizantziarren erasoari aurre egiteko adinako gudarostea zuen, eta, hori horrela izanik, ondorengo urteetan Bizantzioren aurkako erasoaldian parte hartu zuen. Eraso horretan hartu ziren Txipre (649) eta Rodas (654).

Omeiatar Kaliferria

Kalifa izendatu eta tronuratu zenetik, Muawiyah-ek Egiptotik Iraneraino zihoan Kaliferria gobernatzeari ekin behar izan zion. Hartu zuen lehen neurria kaliferriaren barruan egoitza berria ezartzea izan zen, eta hori Damaskon jarri zuen.

Aurrekoaz gain, kalifaren botere pertsonala eta ekiteko gaitasuna ezarri zuen. Horretarako, ospe handieneko konfiantzazko pertsonak eta hautatuak izan behar ditu inguruan, enperadore persiar eta bizantziarrei imitatzeko. Jauregiak, meskitak eta abar eraikitzeko agindua eman zuen.

Ondorengoa libreki izendatzeko eskuarekin, eta leialtasun-zinaz baliatuz, Muawiyah-ek nahi du handikiek haren seme Yazid-i babesa ematea. Gertaera honek haren boterea indartu zuen, baina baita haren kontrako kritikak eragin ere, eta horrela, Omeiatar Kaliferriak atzean utzi zuen tradizioa.

Muawiyah-ek segitu zuen bere aurrekoen hedatze-politika aurrera eramaten.

Muawiyah-ren agintaldia bere heriotzarekin batera amaitu zen, K.o. 680an, eta bere seme Yazid I.a izan zen ondorengoa.