Mugarik Gabeko Artxibozainak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugarik Gabeko Artxibozainak
ASF logo 2.jpg
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1998ko maiatzaren 10a
Kontaktua
E-postamailto:asf@arxivers.org
Telefonoatel:+34-722-59-97-50
Webgune ofiziala
Mugarik Gabeko Artxibozainak
ASF logo 2.jpg
MotaGobernuz kanpoko erakundea
Sorrera1998
 Bartzelona (CAT)
Egoitza Bartzelona (CAT)
EgitekoakArtxibo
Webguneaarxivers.org
Sessions Artxibategi eta Giza Eskubideak: Project Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren artxibo-aurkezpena.
Project Natural Kataluniako Karitateko Society Habanako Kuban artxiboetan historikoa digitalizatzeko.

Mugarik Gabeko Artxibozainak (AsF, gaztelaniazko akronimoa) nazioarte izaerako gobernuz kanpoko erakundea da, Nazioarteko Artxiboen Erakundeko (ICA, ingelesezko akronimoa) kidea eta Bartzelonan sortu eta erregistraturikoa 1998an, hiri hontan duelarik egoitza. Herritarren eskubide indibidualen eta herrien eskubide kolektiboen defentsaren alde kooperatu eta borrokatzea, artxibalaritzaren arlo desberdinen elkartalsuna sustatzea eta ondare dokumentala eta memoria historikoa berreskuratzea du helburu erakundeak. 1992tik aurrera Nazioarteko Mugarik Gabeko Artxibozainen sarearen kide da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugarik Gabeko Artxibozainak irabazteko asmorik gabeko erakundea da, 1998ko maiatzaren 1ean jaioa artxibozain katalan talde txiki batek bultzlatua. Erakundearen sorpena talde honen egonezinean oinarritu zen, elkartasuna eta kooperazioa ezin zirela profesiotik at geldituren ustean, artxibistikanortasuna, memoria, informazio eskubidea eta giza eskubideen defentsaren baloreetan oinarritua baitago.

Taldeak bazuen esperientzia kooperazioan: 1997an hainbat proiektu ezberdinetan parte hartuak ziren -norbere izenean eta instituzio desberdinen laguntzaz-, gudaoste eta trantsitzio kontextuan, Malabo, Baney, Luba, Rebola eta Riaba-ko (Ekuatore Ginea) udaletxeetako oinarrizko administrazio zerbitzuak obetuz. Behin erakundea sortua, AsF Nazioarteko Artxiboen Erakundean sartu zen, bertan ALA (Latinoamerika) eta EURBICA (Europar herrialdeak) sail territorialetan egokituz eta SPA (Artxibazain eta dokumentu kudeatzaileen elkarte profesionalak) sailean parte hartuz.

Kideak, helburuak eta aktuazio esparrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugarik Gabeko Artxibozaineko kideak artxibozainak dira gehien bat, beraien ezagutza eta esperientzia pertsonen identitateen defentsa eta bizi diren gizartearen memoria historikoa gordetzaren aldeko zereginetan aplikatzen dituztenak. Lan hau, arazo sozial, politiko, ekonomiko edota ingurumen arazoengatik beraien dokumentuak antoaltuak edota kontsultarako behar bezala tratatuak ez dituzten instituzio eta erakundeen laguntzan zentratzen da, beraien ondare dokumentala gordetzeko helburuarekin.

Nahiz eta artxibozainak ez izan, artxiboetan eta ondare dokumentalean interesarturiko beste kide batzu baditu AsF-k. Kataluniako Artxibazain Erakundeak -Asociación de Archiveros de Cataluña (AAC)- bezala, beste erakunde, instituzio edota enpresa publiko edo pribatu desberdinek AsF-ren ekintzak bultzatu eta laguntzen dituzte. Erakundeak kide honorario bezala bereizi ditzake pertsona garrantzitsuak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]