Mujeres (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mujeres : órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo
LaburduraMujeres
Motagerra aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania eta euskara
Argitaratze lekuaBilbo
KoloreaZuri beltzean
Gai nagusiaEmakumea, gerra zibila, antifaxismoa
Banaketa
Ekoizpen osoaBizkaia, Araba, Bizkaia, Kantabria, Asturias, Burgos, Leon
MaiztasunaAstekaria
Historia
Ideologiaezkerra
ZuzendariaMaria Luisa de la Presa
Editore-buruaAurora Perez Riat
ErredaktoreakIsabel Larrañaga, Juanita Lafebre

Mujeres aldizkaria, edo Mujeres : órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo aldizkaria, 1937 tik aurrera Emakume Antifaxisten Elkartearen Euskal Herriko Komite Nazionalak argitaratu zuen gerra garaiko aldizkaria izan zen.

Euskal Herrian emakume talde batek sortzen zuen lehen aldizkaria izan zen[1].

« Un grupo de mujeres amantes de la libertad, en pugna con el nefasto ambiente en que viven, enemigas del fascismo que quiere sumir a los trabajadores en la barbarie e ignorancia, deseosas de cooperar en la obra común de la liberación de los pueblos, ha decidido sacar a la luz pública el semanario Mujeres. »

—Órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo. 1937ko otsaila.[oh 1]


1937ko otsailaren 6an kaleratu zen lehen alea. Bilboko Astarloa kalean zegon Hogar de la Mujer Moderna delakoan zuen egoitza. Asteroko maiztasunarekin argitarau zen, eta gutxienez 19 zenbaki kaleratu ziren 1937ko ekainera bitartean[2].

Bilboko Astarloa kaleko egoitza.

Joven Guardiaren (Gazteria Sozialista Bateratuak -en organoa) inprimategian inprimatzen ziren aleak. 10.000 aleko tirada izatera iritsi zen. Salmenta prezioa 15 eta 25 pezeta-zentrimo artekoa izan zen.

Batez ere Bizkaian banatu bazen ere,Araba, Gipuzkoa, Asturias, Kantabria, Burgos eta Leon-era ere zabaldu zen[3].

Mujeres aldizkariak, azpi-izenburu bezala ondorengoa zeraman:“Órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo”. 14. aletik aurrera azpi-izenburua aldatzen du: "Órgano del Comité de Mujeres contra la Guerra Imperialista y el Fascismo".

Mujeres aldizkariko artikuluetan, gerra garaian emakumeak jokatu beharreko rolaren inguruan zegon tentsioa nabaritzen zen. Alde batetik, genero agindue jarraituz, feminitatea eta amatasunaren balorea goratzen ziren, eta beste alde batetik beharrezkoa izanezgero fusilak hartzeko dei egiten zitzaien emakumeei[4].

Lantaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzendaria: Maria Luisa de la Presa
  • Erradakzio burua: Aurora Pérez Riat
  • Administrazio arduraduna: María Sanromá
  • Erredakzio taldea: Isabel Larrañaga, Juanita Lefebre
  • Kolaboratzaileak: Florentina Tasende, Concepción García, Faustina Baliño, Pilar Pérez, Astrea Barrios, Lucía Pérez, Concepción Ostonda.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «MUJERES VASCAS CONTRA LA GUERRA Y EL FASCISMO» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. «Mujeres : órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo» Mujeres : órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo 1937 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  3. (Gaztelaniaz) Ledesma Fdez. de Castillejo, Beatriz. (2017). Federico Fernández de Castillejo y Clara Campoamor: Aportación literaria del exilio español en Argentina.. Universidad Autónoma de Madrid, 34 or..
  4. (Ingelesez) Aresti, Nerea. “De heroínas viriles a madres de la patria. Las mujeres y el nacionalismo vasco (1893-1937)”, Historia y Política, 31, 2014, pp. 281-308.. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  1. Mujeres-en harpidetza boletina.