Astrea Barrios

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astrea Barrios
Bizitza
JaiotzaTrapagaran1914ko azaroaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBermeo2016ko ekainaren 23a (101 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Izengoitia(k)Esther
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Astrea Barrios Garcia, Esther Barrios izena hartu zuen ondoren, (Zugaztieta, Bizkaia, 1914ko azaroaren 27a - Bermeo, Bizkaia, 2016ko ekainaren 23a), euskal politikaria, kazetaria eta aktibista feminista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio sozialistako familia batean jaio zen. 15 urterekin, Barakaldon jostun ikasten hasi zen. Geroago jostun bezala lan egin zuen Bilbon.[1]

Militantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon zela, 1934erako Bizkaiko Gazteria Sozialista Bateratu-en afiliatu zen, eta urte horretan baita ere, atxilotua izan zen gobernuaren aurkako mitin baten ondoren, Basaurin gazte sozialisten eta tradizionalisten artean izandako istilu batzuen ondoren.

Alderdi Komunistak argitaratzen zuen Euskadi Roja buletinean kazetari bezala aritu zen.[2] 1931 eta 1933 bitartean feminismoaren eta doktrina sozialistaren inguruko hainbat artikulu argitaratu zituen Renovación aldizkarian.[3]

Bizkaiko Juventudes Socialistasko emakumeen arloko idazkaria izan zen, eta 1934ko apirilean Bilboko Círculo Femenino-ko lehendakari moduan jardun zuen.

Agrupación de Mujeres Antifascistas [AMA] ko kide izan zen. Elkarte honek kaleratzen zuen Mujeres aldizkariko erredakzio lantaldeko kide izan zen. Barne mailan, erakunde honekin kritiko agertu zen:

« “..(el) feminismo auténtico que proponía la AMA era el que estimulaba a una chica a coser ropa para los milicianos, elevar la moral de los heridos o sustituir en el trabajo a sus camaradas varones para que pudieran ir al frente..”. »

1935ean Errusia sobietarrera bidaiatu zuen, politika eta sindikalgintzan ezagutzak sakonduz.

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko udan, Amuategi batailoilean parte hartu zuela uste da, Gazteria Sozialista Bateratu-etako gainerako kide guztiek bezala. Estatuko rakunde marxisten gehiengoa, emakumeek armak erabiliz borroka zezatenaren aurka agertu baziren ere, Amulategi batailoila eta Astrea Barrios bera ideia honen aurka agertu ziren.

Erizain bezala aritu zen Urkiolako gainean jarri zen Odol Ospitalean.[4]

1937ko otsailaren 17an, Bilboko Arenal kaleko 3. zenbakian zegoen Bizkakiko Gazteria Sozialista Bateratu-en egoitzan, Astrea Barrios Gazteria Sozialista Bateratu-ko emakumeen arloko ordezkari bezala, alderdi sozialista eta komunistetako kideen arteko goi mailako bilara batean zegoen. Bileran zirela, egoitzan gordeta zuten Legutioko gudutik oroigarri modura ekarritako obus bat lehertu zen. Hiru pertsona hil ziren, tartean Agustin Zapirain Aginaga, Euskal Herrian Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zena, eta gainerakoak zauritu egin ziren. Astrea Barrios Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta bertan hanka bat moztu behar izan zioten.

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo faxisten eskutara erori zenean, Santanderra ihes egin behar izan zuen, eta gero handik Parisera joan zen. Gerra amaitu bitartean, bertan egon zen Casa de España delakoan. Kataluinan ere izan zela uste da.

Gerra amaitu zenean, bere senarrarekin batera, Burgosera joan zen bizi izatera. Frankismoan zehar errepresiotik ihes egiteko, bere izena aldatu zuen, Esther Barrios izena erabili zuelarik aurrerantzean.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko apirilean Burgos hiriko Alderdi sozialistak omenaldia eskaini zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Astrea Barrios» www.ehk.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Astrea Barrios archivos» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. (Katalanez) Obrera, Alacant. (2014-11-24). «EUZKADI ROJA: Feminismo y socialismo» Alacant Obrera (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. «Barrios García, Astrea/Esther - Fundación Pablo Iglesias» www.fpabloiglesias.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).