Edukira joan

Mulliez taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mulliez taldea
Datuak
Motaerakundea eta groupement d'intérêt économique (en) Itzuli
Jarduera sektoreamass-market retailing (en) Itzuli
Eskumendekoak
Auchan, Adeo (en) Itzuli, Decathlon, Phildar (en) Itzuli eta Fashion Cube (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Auchan, Adeo (en) Itzuli, Agapes Restauration (en) Itzuli, Boulanger (en) Itzuli, Decathlon, Fashion Cube (en) Itzuli, Phildar (en) Itzuli, Alinéa eta Voltalia (en) Itzuli
Historia
Sorrera1955

Mulliez taldea, frantsesez izen legala Association Familiale Mulliez (AFM) duena, Frantzian eratutako enpresa holding bat da. Francis Mulliezek sortu zuen 1955ean eta Barthélemy Guislain-ek zuzentzen du 2014az geroztik[1]. Frantziako enpresa talde boteretsuenetakoa da[2].

Familia katoliko baten negozio multzo honek lema hau du: "Tous dans tout" (erran nahi baita: "(familiako kide) guztiak (negozio) guztietan"[3].

Negozioak eta markak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AFMren bidez, familiak honako enpresa hauek kontrolatzen ditu[4]:

  • Adeo (% 85): burdindegia eta brikolajea. Eta era berean hainbat zerbitzuren jabe: Leroy Merlin, Bricoman, Bricocenter, Aki, Weldom, Kbane, Zodio.
  • Agapes Catering zerbitzuak, eta jatetxe kateak, horien artean: Flunch, Pizza Paï (creado por Thierry Mulliez), Amarine, Les 3 Brasseurs, So Good, Salad & Co, Il ristorante.
  • Cultura: Liburudenda eta kultura produktuakk. Mulliezen nagusiaren suhi Philippe Van der Weesen jabetzakoa den Sodival enpresaren bidez ustiatzen da[5].
  • Decathlon (% 85)[3]: Kirol produktuen dendak, hainbat markarekin banatzen dituztenak produkuak: Domyos, Tribord, Quechua, Kalenji, Geologic, Géonaute, Inesis, Kipsta, Solognac, Fouganza, Wedze, Orao...
  • Auchan (% 84) hipermerkatuak. Eta talde honen barruan beste distribuzio marka hauek ere: Alcampo, Atac, Cityper, Colmark, Immochan, Rik et Rok, Elea, La Rinascente, RT Mart, Sabeco, Simply Market, Alinéa (altzari dendak).
  • Boulanger (% 85): elektronika dendak
  • Aquarelle: emakumezkoentzako moda.
  • Brice (% 100): gizonentzako arropa
  • Cannelle: linjeria.
  • In Extenso: emakumezkoentzako oinetakoak eta jantziak
  • Jules (lehenago: Camaïeu homme) (% 54):
  • Kiabi : jantzi dendak.
  • Kiloutou (saldu):
  • La Vignery: Ardo-denda
  • MacoPharma: enpresa farmazeutikoa
  • Orsay : Moda
  • Phildar (% 100): joskintza, ehunak.
  • Pimkie: Emakume gazte eta neskatoentzako jantziak
  • Norauto (% 10): Autoen konponketa
  • Oney (lehenago: Banque Accord): Finantza zerbitzuak, maileguak.
  • Top Office: Bulegoetarako ekipamenduak.
  • Youg's: Elektronika dendak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Une nouvelle génération prend la tête de l'Association familiale Mulliez» Les Echos 2014-05-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  2. «Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  3. a b «Decathlon: Wer hinter dem Sport-Aldi steckt» manager magazin (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  4. «Association Familiale Mulliez (AFM) | Forest 500» forest500.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  5. (Frantsesez) «Cultura, la stratégie payante de l'évitement» lsa-conso.fr (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]