Edukira joan

Film-editatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muntaia» orritik birbideratua)

Editatzea edo muntatzea, zineman, film baten agerraldi guztiak biltzea jarraipena emanez da. Pelikula filmatu ondoren planoak hautatu, hurrenkeratu eta elkartu behar dira. Film-zuzendariaren ideiei, gertakizunari eta beste batzuen aholkuei jarraituz.

Editatzeko lehendabiziko makinetako bat, Moviola izenekoa.

Editore edo muntatzailearen lan-tresnak, gaur egun, asko hobetu dira; horren ondorioz, aukera gehiago edukitzen dituzte, eta maila hobeko filmak egiten dituzte. Plataformekin eta programa profesionalekin lan egiten du, adibidez: Avidekin edo edizio digitaleko beste metodo batzuekin. Laguntzaile bat izan dezake eta, aldi berean, negatibo ebakitzailearekin, eta filmaren lehenengo aldakiaren arduraduna. Lehenengo aldakia offline izeneko edizio-sistemarekin egiten da.

Editatze-motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lehenengo planoa: David Wark Griffith lehenengo planoaren asmatzailea izan zen, plano jeneralari garrantzia kentzen dio eta pertsona eta gauzei ematen dio.
  • Editatze paraleloa (ingelesez: cross-cutting): editatze honetan bi istorio edo gehiago aldi berean kontatzen dira; David Wark Griffithek eman zion ospea bere filmetan, adibidez Intolerance filmean.
  • Kontakizun-editatzea: Griffithek lehenengoa izan zen editatze hau erabiltzen, editatze-mota hau liburua bezalako filma egitean datza. Griffithen hitzetan "ez al dute idazleek hori egiten?".
  • Flashbacka: Editatze berezi bat da, bi irudi dira, batak pertsonaiari bere lehenaldira eramaten dio. Orainalditik iraganera gertatzen den aldaketa batzuetan irudien bitartez edo soinuaren bidez gauzatzen da. Orokorrean, reverb soinua da, hau da, irudian ezarrita dagoen soinua da, soinu horrek iraganeko irudira eramaten du pertsonaia.

Ezinbestekoa da nolabaiteko jarraitutasun bat sortzea, baita muntaketa paraleloan ere. Ikuslea kokatzeko balio du, espazio batean, hau da, ikuslea ez desorientatzeko. Horretarako:[1]

  • Istorio bat kontatzeko behar ez diren elementu guztiak kentzen ditu eta errepikapena saihesten ditu
  • Koherentzia espaziala sortzen du
  • Denbora-jarraitutasuna mantentzen du
  • Harreman bisualak eta erritmikoak sortzen ditu
  • Fikzioa eraikitzeko bitartekoak ezkutatzen dizkio ikusleari.

Eszenen konexio motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraitutasunaren inpresioa gordetzeko editoreak konexio mota desberdinak kontutan hartu behar ditu:[2]

  • Posizionala: aktoreak posizio bera hartu behar du sekuentzia batetik bestera
  • Ikuspegiak: bistak orientazio logikoa jarraitu behar du ondoz ondoko planoetan
  • Arropa: jantzietan egon daitezkeen aldaketak edo ez eta gerta daitezkeen kalteak edo aldaketak errespetatu behar dira
  • Kameraren posizioa: oso garrantzitsua filma muntatzerakoan
  • Makillaje eta ile-apainketa
  • Muntaketa: narrazioari jarraipena eta zentzua emateko

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://nataliasoledadllugdar.wordpress.com/tipos-de-montaje/
  2. https://www.manuales.com/manual-de/raccord-cinematografico