Mutante (Marvel Comics)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mutantea, Marvel Comics argitaletxearen komikietan, X-genea deritzon genetika ezaugarria duen pertsona da, honek gizakiazgaindiko ahalmenak eta gaitasunak garatzea ahalbideratzen dio, hortik X-Men superheroi mutante taldearen izena. Gizaki mutantea Goi Homo Sapiens azpiespezietzat jotzen dira, Homo Sapiens gizaki arruntaren ondorengo ebolutiboa, bai eta giza eboluzioaren hurrengo urratsa ere, baina hau egia den ala ez eztabaidan dago.

Beren ahalmenak gertakari jakin batzuen ondoren bereganatutako mutatutak ez bezala (Hulk, Spider-Man, Lau Izugarriak, Deadpool), mutanteek jada jaiotzez beren ahalmenak izateko beharrezko genetika potentziala dute, nahiz eta orokorrean, beren ahalmenak gehienetan nerabezaroan agertzen hasi.

Mutatuen kasuan bezala, Mutanteen ahalmenak ere, Marvel Comics argitaletxearen superheroi gehienen antzera, duela miloika urte Celestial deritzoten izakiek burututako genetika manipulazioen ondorioz sortuak dira.