Mutrikuko udaletxea
Itxura
Mutrikuko udaletxea | |
---|---|
![]() | |
Mutrikuko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Mutriku |
Koordenatuak | 43°18′26″N 2°23′14″W / 43.30725°N 2.38709°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Jabea | Mutrikuko Udala |
Erabiltzailea | Mutrikuko Udala |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 2 |
Kontaktua | |
Helbidea | Txurruka plaza, z/g. |
Mutrikuko udaletxea Gipuzkoako Mutriku udalerriko udalaren egoitza da. Mutrikuko Alde Zaharreko Txurruka plazan dago. Ondasun kultural kalifikazioa du[1].
Bere izaera barrokoa euskal udaletxeen ezaugarriei dagokiena da: sarrerako arkupea, balkoi korritua eta aurrealdeko armarria. 1731an eraikia, 1811an suak hartua eta 1825an berreraikia izan zen.
Balkoiaren gainaldean hiru armarri daude. Eskuinaldekoa da handiena eta herriko armak ikus daitezke bertan. Ezkerraldekoa Gipuzkoako armarria da. Erdikoa, identifikatzeke dago, baina bi zutabe dauzka alboetan. Armarrian bi buruko arranoa eta katez inguratutako koroa daude. Erdian dorredun gazteluak eta lehoiak daude[2].
- Mutrikuko udaletxeko armarriak
-
Ezkerrean ageri den armarria
-
Erdiko armarria
-
Eskuinean ageri den armarria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eusko Jaurlaritza. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (kontsulta data: 2017-09-17).
- ↑ Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-09-24).