Nabigazio-mapa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1976ko AEBetako Ozeano eta Atmosfera Administrazioaren Puerto Ricoko Vieques itsasartearen nabigazio-mapa.

Nabigazio-mapa, ur nabegagarrien eta inguruko kostaldeen eskalara egindako errepresentazio bat da. Normalean uren sakontasuna eta lur lehorraren altuerak adierazten ditu, bai eta ur ondoen izaeran, kostaldeetako xehetasunak, portuen ezaugarriak, arriskuen eta itsasargien kokapenak eta beste hainbat nabigazio laguntza ere. Nabigazio-mapak itsagizonen jardunean ezibestekoak dira.

Usadioz, nabigazio-mapak paperezkoak ziren, baina gaur egun teknologiaren aurrerakuntzei esker ordenagailuetan ikusgai dauden datu-baseetan gordeak ere badaude.