Nafarroa, orain ala inoiz ez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroa, orain ala inoiz ez
Datuak
Generoa Kazetaritza
Jatorrizko izenburua Nafarroa, orain ala inoiz ez
Hizkuntza Euskara
Herrialdea  Euskal Herria
Bilduma Aleka
ISBN 978-84-9027-662-4

Nafarroa, orain ala inoiz ez, 2016an Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Joxerra Senar kazetariek argitaratutako kazetaritza liburu bat da. Liburuak 2015ean Nafarroako Foru Erkidegoan jazotako botere aldaketa aztertzen du, bai eta ordurarte erkidego honetan nagusi zen errejimen politikoaren aginte kudeaketaren kritika zorrotza egin ere.

UPN alderdiak liburuaren hedapena gaizki hartu eta beraren aurkako erasotzat jo zuen. 2018ko apirilaren 18an, UPNren Iruñeko Udal taldearen arabera liburuak "karga politiko erradikala" omen zuen. Gainera, Aranzadi alderdi politikoari era honetako liburuak erosiz liburutegi "populistak eta muturreraino ideologizatuak" eratu nahi izatea ere leporatu zion.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24an, Nafarroa Garaiaren, zehazkiago Nafarroako Foru Erkidegoan, historia garaikidean ezagutu gabeko ezagutu gabeko aldaketa politikoa eman zen. Egun hartan, azkenik denbora luzez lurraldea nahieran kudeatu zuten eliteek toki egin behar izan zieten ordurarte erakundeetan ordurarte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin aurrera egin du, eta liburuak patxadaz aztertzen du egindako bidea zein aurrean dituen erronka nagusiak. Orekariaren tankeran urratsez urrats bide eginez eta erortzeko bertigoa gaindituz, herritarren mandatu argia du aldaketak: ez hutsik egin, Nafarroa aldatzeko ordua da... Orain ala inoiz ez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]