Edukira joan

Nahirqo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nahirqo
Bizitza
HerrialdeaKusheko Erresuma
Familia
Ezkontidea(k)Adikhalamani (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakregency (en) Itzuli

Nahirqo Kuxeko Erresumako lehenengo erregina-ordeari esleitutako izena da, erresuma hau gobernatu zuen lehenengo emakumea, hain zuzen ere, K.a. II. mende erdian. Meroeko Beg. N. 11 piramidean lurperatua dago. Uste denez, erregealdi honen aurretik Adikhalamani erregearen emazte bezala ere agindu zuen.

Hasiera batean, erregina hau eta Shanakdakhete nahastu egin ziren, baina Shanakdakhetek askoz beranduago gobernatu zuen, AD mendearen lehen erdian.[1]

Beg. N 11 piramidea, Meroen.

Meroen dagoen Beg. N 11 piramidearen jabearen izena ezezaguna da, hala ere, ikonografiaren arabera erregina batekin identifikatzen da. Tanyidamani, Adikhalamaniren semea, hilobian irudikatzen denez, lurperatuta dagoena bere ama dela uste da, Nahirqo.[1] Kuxeko erregina-orde batekin ere identifikatu dute Nahirqo, estatua bikoitz batean irudikatua. Estatua hori, ziur aski, heriotzari eskainitako Meroeko tenplu batetik dator.[1]

Adikhalamaniren zuzeneko oinordekoa Tabirqo izan zitekeen, baina oso ezaguna da, ustez goiz hil zelako. Baliteke Nahirqok tronua hartu izana Tabirqo gobernatzeko gazteegia zelako eta ondoren boterean mantendu izana gaztearen heriotzagatik.[1] Nahirqoren erregealdia K.a. II. mende erdikoa da. Ikonografiaren arabera, K.a. 145. urtearen inguruan gobernatu zuela uste da eta beraz, Tolomeo VIII Physcon-en garaikidea litzateke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Kuckertz, Josefine. (2021-04-27). «Meroe and Egypt» UCLA Encyclopedia of Egyptology 1 (1) (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]