Edukira joan

Nanna Aakjær

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nanna Aakjær

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNielsine Juliane Jensen Krog
JaiotzaMåbjerg Parish (en) Itzuli1874ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaJenle (en) Itzuli
HeriotzaSkive Hospital (en) Itzuli1962ko abuztuaren 4a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jeppe Aakjær  (1907 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKonstfack (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwood carver (en) Itzuli eta sufragista

Nielsine Juliane (Nanna) Aakjær, sortzez Krog (Store Døes Manor, Danimarka, 1874ko urtarrilaren 23a - Skive, 1962ko abuztuaren 4a) daniar arotz eta zuraren eskultorea zen. Stalling penintsulan zegoen Jenle etxean bizi izan zen bere senar Jeppe Aakjærrekin, 1907an ezkondu zirenetik, eta etxe horren diseinuan eta barne-dekorazioan parte hartu zuen. Nanna Aakjær aktiboa zen, halaber, emakumeen aldeko sufragismoaren elkarteko ekintzailea zen; elkarte horrek Jenlen bilerak antolatzen zituen 1908tik aurrera.[1][2]. 1910etik aurrera Jenlen antolatzen zituen jai-bilera herrikoiek jarraipena dute egun ere, abuztuaren hasieran.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nielsine Juliane Krog Holstebro ondoan dagoen Store Døes Manorren jaio zen, 1874ko abenduaren 23an.[4] Gurasoak Andreas Jensen Krog arotza eta Maren Jensdatter Døesen zituen; 15 seme-alaba izan zituzten, eta horietatik sei haurtzaroan hil ziren. Bere familian, neskek mutilen hezkuntza bera zuten. Zurgintza eta zuraren eskultura ikasi zituen bere aitarengandik, zeinak familia-jaurerriko tailer batean lan egiten zuen. Aitak osasun kaskarra zuela eta, auzoko etxetxo batera joan zen bizitzera, eta Nielsinek konpainia egin eta lanean laguntzen zion.[2]

Aita 1887an hil ondoren (Nannak 13 urte zituen orduan), familiaren lagunen seme-alabez arduratu zen Skιrum Mølle herrian, Vembetik gertu; gainerako familia, berriz, Kopenhagera joan zen bizitzera. Geroago, bera ere Kopenhagera joan zen familiarengan. Bertan, anaiekin arotz-ikastaro bat egin ondoren, -Tegne- og Kunstindustriskolen pour Kvinders eskolan, arotz-diploma lortu zuen, 1895ean. Stockholmeko Eskola Teknikoan jarraitu zuen ikasten.[2] Bi bekari esker, Londresera joan da ikastera, eta Goteborgeko Nääs gazteluko Arte Eskolako ikastaro bat egin zuen.[2] Londresen, Europako joera artistikoak ezagutu zituen, eta Ingalaterran emakumeek zituzten arazo sozial eta politikoak deskubritu. 1898an, amaren etxera itzuli zen bizitzera, Kopenhagera, eta zur kualifikatuko eskultore gisa lan egin zuen.[5]

1902an, Jeppe Aakjær idazlea ezagutu zuen. Maitemindu egin ziren, baina Jepperen eta Marie Bregendahlen arteko dibortzioak asko iraun zuen. Azkenean, Kopenhageko udaletxean ezkondu ziren, 1907ko apirilaren 25ean.[5][6] Nanna Krogek egin zituen Jenleren lehen marrazkiak, arkitektura-diseinuaren lana Povl Baumann lagunaren esku utzi aurretik. Barnealde koloretsuak ere diseinatzen zituen. Nanna eta Jeppe ezkondu berehala lekualdatu ziren Jenlera, eta han bizi izan ziren hil arte.[1] Nannak eta Jeppe Aakjærrek bi seme-alaba izan zituzten: Solveig Bjerre eta Espen.

Nanna Aakjær aktiboa zen, orobat, Kvindevalgretsforeningen Danimarkako Emakumeen Sufragiorako Elkartean, eta, 1908tik aurrera, bilerak antolatzen zituen Jenlen.[1] 1910ean Jenlen antolatzen hasi zen jai-bilerak abuztuaren hasieran ospatzen dira urtero.[3]

1930eko apirilaren 22an senarra hil zitzaion, eta Nannak Jenlen jarraitu zuen bizitzen. 1961ean, Solveig alabari saldu zion jauretxea.[6] Skiveko ospitalean hil zen, 1962ko abuztuaren 4an.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]