Narmazil II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Narmazil II.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Gondorreko hogeitabederatzigarren erregea izan zen. Minas Tirithen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1684. urtean, eta Telumehtar-Unbardazilen semea da. Bere izena quenya hizkuntzatik dator eta "Eguzkiaren Ezpata" bezala itzul daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narmazil II.ak, Gondorreko tronua, bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1850ean hil ondoren hartu zuen.

Bere erregealdia, laburra izan zen, baina arazoz josia Gondorren historiarako, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1851. urtean hasi baitziren erresumaren ekialdeko lurraldeak hartu zituzten Aurigen erasoak. Nazgûlek ere ezarri ziren, ezkutuan, Minas Ithilen, Mordorreko mugen zaintza falta probestuz.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1856an hil zen, Lautadetako Guduan, Aurigen esku, hain zuzen ere. Bere oinordekoa, bere seme Kalimehtar izan zen.


Aurrekoa
Telumehtar-Unbardazil
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1850-1856
Ondorengoa
Kalimehtar