Natali (musika taldea)
Appearance
Natali | |
---|---|
Natali eta Ixak taldekideak | |
Datuak | |
Jatorria | Usurbil |
Musika mota | pop |
Urteak | 2017 - 2021 |
Taldekideak | |
Natali Izagirre Ixak Arruti Olaia Inziarte Andres Insua Gorka Mendizabal | |
Informazio gehigarria | |
www.natalimusika.com |
Natali 2017an Usurbilen sortutako musika taldea da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Natali Izagirre Estatu Batuetan bi urtez ibili ondoren Ixak Arrutirekin elkartu eta 2018ko otsailean Iparrorratzik gabe izeneko kantua plazaratu zuten[1]. Proiektu berriari bultzada emateko Olaia Inziarte, Andres Insua eta Gorka Mendizabalekin taldea osatu eta 2019ko martxoan aurreneko diskoa atera zuten, Garena izenekoa. Bederatzi abestik osatzen dute diskoa eta tartean badira ingelesez abesturiko bi ere.
2021ean musika estiloa rock-era aldatu eta Neona proiektu berria sortu zuten taldekide berberek[2].
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Garena (2019, autoekoiztua)[3]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Biografia – NATALI. (Noiz kontsultatua: 2019-08-22).
- ↑ «"Mundu berri bat" izeneko estreinako lana kaleratu du Neona taldeak - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- ↑ «Garena» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).