Nazioarteko IKTen erabilpenaren nesken eguna
Nazioarteko IKTen erabilpenaren nesken eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Commemorates (en) | informazio eta komunikazio teknologiak eta Q19466490 |
Indarraldi | 2014 - |
Egun | apirileko laugarren osteguna |
Denbora-tarte | 2011ko apirilaren 28a - |
Fundatzailea | Telekomunikazioen Batasun Internazionala |
Antolatzailea | Telekomunikazioen Batasun Internazionala |
Webgune | itu.int… |
IKTen alorreko Nesken Nazioarteko Egunaren helburua da neska eta emakume gazteak animatzea IKTak erabiltzera, beren inguruko mutilek beste, gutxienez. Alor honetan dagoen genero arrakala ezabatzeko ospatzen da urtero munduko hainbat tokitan, apirileko laugarren ostegunetan.
Telekomunikazioetan espezializatutako Nazio Batuen erakundearen adar batek sortu zuen nazioarteko egun hau. Helburua da nesken eta emakumezko gazteen bokazio teknologikoak bultzatzea eta generoen arteko arrakala digitala murriztea. Halaber, neskak animatzea eta motibatzea karrera teknologikoetan parte har dezaten, bai prestakuntza arautuan, bai profesionalean, baita aisialdiko edo bestelako jardueren eremuetan ere.
2016ko urtarrilean, Europar Batasuneko lanbide teknologikoetako enpleguari buruzko datuak jakinarazi ziren: lanpostuen % 80 gizonek eta % 20 emakumeek betetzen zituzten 2014an, Eurostaten arabera. Genero arrakala digitala oso handia zen.
IKTetan Nesken Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldia 2011ko apirilaren 21a izan zen. Aurreko urtean hartu zen egun hau ospatzeko erabakia.