Nazioarteko zuzenbide publiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko zuzenbide pribatu» orritik birbideratua)
Alberico Gentili Nazioarteko Zuzenbidearen aitatzat jotzen da.

Nazioarteko zuzenbide publikoa. “Zuzenbide-inperioaz” hitz egiten dugunean, ezinbestekoa da nazioarteko zuzenbidea aipatzea, hau baita azken urteotan garrantzi handia lortu duen zuzenbidaren adar bat. Honi buruzko definizio bat lortzea ez da kontu erraza, izan ere, diziplina honek denbora eta testuinguruaren arabera aldatzen da; hori dela eta, definizio ugari aurki ditzakegu, erabilitako perspektiba zein den; hala nola, positibista, naturalista, feminista, etab.

Hala eta guztiz ere, Shearer irakaslearena da aditu gehienen onespena izan duena eta ideia hau zabaltzen du: nazioarteko zuzenbideak herrialdeek euren artean harremanetan jartzean, ezagutuena errespetatu behar dituzten printzipio eta jokabide arauak biltzen dituen gorputza.

Komenigarria da “publiko” hitzak aditzera ematen duen xehetasuna azaltzea. Nazioz barruko zuzenbide publikoa, ezartzean eta behartzean oinarritzen bada, Nazioartekoak herrialde burujabe, independente eta berdinen arteko erlazioak erregulatzen dituena da. Ondorioz, bere printziopiorik oinarrizkoenaren inguruan garatu da: onarpenarena, hain zuzen ere. Honekin adierazi nahi dena da printzipio edo arau guztiak aplika daitezen, herrialdeen onespena behar dela. Honen adibide adierazgarri bat izan daiteke NBE-n sartzea, hori dela medio, nazioarteko ohiturak kideentzat lotesle bihurtzen dira eta.

Gai honen barruan eztabaida sutsuak sortzen dituen kontua da zuzenbide honen "izaera", edo bestela esanda, benetan “zuzenbidea” al den. Maila praktikoan, jendeak uste du estatuek ez dutela zuzenbide publikoa betetzen eta gaizki-ulertu hori, ustezko zigorgabetasunetik dator. Gertatzen dena zera da; hedabideek bakarrik salatzen eta telebistaz ematen dute kooperazioa lortzen ez diren kasuak. Maila teorikoan, positibismoak auzitan jarri du nazioarteko zuzenbidea. John Austin positibista famatuaren esanetan, gizabanakoen obedientzia jasotzen duen pertsona "subiranoa" da, baina obedientzia hori ez dio inori zor; eta nazioartean ez dago horrelako autoritaterik. Gakoa da, ez dagoela sistema legal bakar bat hori baieztatzen duena. Esate baterako, Ingalaterran, botere legegilea ez da legeak sortzeko gaitasuna duen bakarra. Horrez gain, beste argudio bat da sistema primitiboa dela, hau da, bere erakudeen mugek eragozten baitiote bigarren mailako legeak sortzea.

Bukatzeko, argi utzi nahiko nuke zeintzuk diren diziplina honek osatzen duten iturriak: itunak, ohiturak, nazioarteko zuzenbidearen printzipio orokorrak, epaileen erabakiak eta adituen idatziak, alegia. Hierarkia finko bat ez dagoen arren, auzitegiak behartuta daude orden hori errespetatzera. Gainera, zerrendatze horretatik at daude “jus cogens” deritzoten arauak, hauek, itunek ez bezala, ez dute baimena eskatzen, denontzat derrigorrezkoak dira; nazio zibilizatuen printzipioak omen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]