Negozio inklusibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Negozio inklusiboa edo negozio barneratzailea jarduera ekonomiko bat da. Jarduera honek aukera ematen du pobrezia eta pertsona pobreek balio-kateetan parte hartzeko, hau da, merkatuaren zati batean parte hartu ahal izateko, hori da bere helburua. Esan daiteke negozio inklusiboa enpresa-eredu berritzaile bat dela, kontsumo-sozietatetik kanpo dagoen populazioa merkatu ekonomian sartzeko sortua.[1]

Negozio inklusiboa ez da filantropia bat. Kontua enpresa-eredu sostengagarriak bilatzea da, "besteei lagunduz aurrera egitea" ahalbidetzen dutenak, betiere enpresaren negozio zentralak inpaktu sozial eta ingurumen-inpaktu positiboa sortzen. Negozio-eskema berri hori ekonomia-fakultateek eta pentsamendu-zentro neoliberalek garatu dute. Haien esanetan, merkatu-mekanismo honek sarrera txikiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Honekin, ezaugarri nagusi hauek bereizten dira: enpresa transnazionalei[2] errentagarritasun handia ematen diete, merkatu-zoko berrietara heltzeko aukera ematen dietelako, gizarte erantzukizun korporatiboaren[3] alde konpainia handientzako etekin ukigarri bihurtzeko bidea dira eta kontsumo-sozietatea eta merkatu globala sektorerik ahulenetan sartzeko balio dute.

Negozio inklusiboaren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozio inklusiboak sarrera txikiko segmentuetan zentratzen du bere jarduera. Beraiek bere bizi-kalitatea hobetzeko asmoz ekonomia jarduera honetan parte hartuz, hornitzaile, kontratista, langile, akziodun edo aholkulari gisa. Parte hartze hori, besteak beste, honako ekintza hauen bidez lortzen saiatzen da: diru-sarrera txikiko jendea zuzenean kontratatuz, sektore horietako hornitzaileak handituz, edo beraiei zuzenki bideratuak dauden ondasun eta zerbitzuak eskuragarriagoak izan ditzaten saiatuz.

2012an, G-20ek negozio barneratzaileen berrikuntzaren lehiaketan ondorengo 15 sari banatu zituen:

  • Agrofinanzas (México), nekazarien bizi baldintza hobetzean oinarritua finantzaketa eskainiz.
  • Apollo Hospitals Group (India), herrialde horretako landa-eremuetan eta biztanle txikietako lekutan espezializatutako zerbitzu medikuak eskaintzen ditu.
  • Bakhresa Grain Milling (Malawi), tokiko enpresaburuei laguntza okindegiko produktuak saltzeko.
  • Brilla (Kolombia), jendeari laguntzen die alor ezberdinetako finantzaketan: hezkuntzan, etxe-bizitzetan...
  • Corporación Universitaria Minuto de Dios (Kolonbia), hezkuntza eskuragarriagoa eta ikasleentzat maileguak Kolonbian.
  • Ecofiltro (Guatemala), kostu txikiko ur-iragazkien manufaktura, bertako langileak eta tokiko materialak erabiliz.
  • Engro Foods Limited (Pakistán), nekazari txikiei ekonomia formalean sartzen laguntzen die.
  • Jain Irrigation Systems Ltd. (India), irrigazio sistemak eskaintzen ditu.
  • Manila Water Company (Filipina), edateko ura eskaintzea prezio eskuragarrietan.
  • Millicom (Luxemburgo), finantzaketa zerbitzu eskuragarriak eskaintzea Afrikan eta Hego Amerikan.
  • Reybanpac Unidad de Lácteos (Ecuador), desnutrizioari aurre egiten dio nekazari txikiei erositako esnea eskainiz.
  • Sustainable Harvest Coffee Importers (Estatu Batuak), kafe-ekoizle txikiei laguntza ematea Erdialdeko Amerikan eta Afrika ekialdean, haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, prezio justuetan erosten.
  • Tenda Atacado Ltda (Brasil), enpresari txikiei kredituak lortzen laguntzen die.
  • VINTE Viviendas Integrales (México), Mexikon diru-sarrera txiki eta ertainak dituzten familiei ingurumena errespetatzen duten etxebizitza eskuragarriak eskaintzen dizkiete.
  • Waterlife India Private Limited (India), ur edangarria eskuragarri izateko planak egiten dituzte.

Ekitaldi horiek G-20ren konpromisoaren parte izan ziren, non garapen bidean dauden herrialdeetan inbertsio pribatuak egin zituzten enplegua sortzeko helburuarekin eta bertako bizi-kalitatea hobetzeko asmoz..

Eragin soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera honek, funtsezkoak eta estrategikoak diren produktu eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko aukera ematen du, horrela pobrezia-zirkulu biziotsuak hausteko eta bertako aberastasuna eraikitzen hasteko.

Negozio hauen helburu nagusia negozioak eginez populazio horren bizi-kalitatea hobetzea da, hau da, haien egoera sozioekonomikoa hobetzea, mikrokredituak, mikrofinantzak, mikro-seguruak, konektibitateak, garraioa... bezalako zerbitzuekin.

Jarduera honen arrakasta neur daiteke, besteak beste, inpaktua jasan duten pertsonen, familien eta komunitateen datuak hartu eta azterketa eginda.

Negozio inklusiboaren erronkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Onargarritasuna. Bezeroak eta balio-kateko beste agente batzuk enpresaren produktuak eta zerbitzuak banatzeko, erosteko edo saltzeko prest egotea. Kulturaren, erlijioaren eta gizarteen hizkuntza-aniztasunak, konplexuago egiten dute testuinguruari buruzko informazio baliotsua eta zehatza lortzeko prozesua. Enpresaren ondasunen eta zerbitzuen onarpen handiagoa lortzeko, beharrezkoa da sozialki merkatuan "bat gehiago kontsideratzea", batez ere, ezagutza gehiago lortzeko. Horrela, merkatu berrietan sartzeko eraginkortasun operatibo handiagoa sortzea lortzen dute. Garrantzitsua da, halaber, "Bottom-up" berrikuntza-sistemak ezartzea, diziplina anitzeko garapen-taldeak sortu, eta produktuaren funtzionamendua azaltzen duten eta haien ezaugarriak eta onurak erakusten dituzten prestakuntza-marketineko programak sortu.
  • Eskuragarritasuna. Enpresaren produktu eta zerbitzuak diru-sarrera baxuko biztanleen eskura egotea eta erosketa-gaitasunera egokitzea. Enpresek formula batzuen bidez produktuei eta zerbitzuei azken prezioa ezarri behar diete, diru-sarrera gutxi dituzten biztanleentzat ere eskuragarri izan behar dutela kontuan hartuz. Hainbat modalitate daude produktuaren eskuragarritasun handiagoa lortzeko: erabilera, kreditu bidez, mailegu bidez, eta abar.
  • Erabilgarritasuna. Produktua merkatuan egotea lortzea, diru-sarrera baxuen komunitateetako ohiko erosketa-puntuetan, erraz erosi ahal izateko. Askotan, landa-eremuetako biztanleak sakabanatzeak, salmenta-puntuen zatiketak, ohiko banaketa-biderik ez egoteak edota azpiegitura ezak, kontsumitzaileari produktua eskuragarri izatea zailtzen dute, edota produktua garestiago izatea. Horregatik, banaketa-kanalak zaintzea etengabeko zeregina da enpresentzat; irtenbide teknologiko erraz eta sendoak aplikatzea, horrela hobeto konektatzen dira banaketa-agenteak eta banaketa-sareak.
  • Eskalagarritasuna. Negozio-eredua egituratzea, helburu guztiak ahalik eta hoberenak izateko eta itzulera ekonomikoa sortzeko. Horretarako estrategia ugari daude, esate baterako: teknologia eta lankidetza-mekanismoak modu intentsiboan erabiltzea, edota, finantza-mekanismo leunak ezartzea.

Negozio inklusiboa Euskal Herrian [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozio inklusiboen eraginaren ondorioz, mundu osoko erakunde publiko eta pribatu askok laguntza eman dute jardunbide egokiak zabaltzeko, partaidetza- eta ikaskuntza-prozesuak sortzeko edota ekimen horietara kapitala erakartzeko. Besteak beste, Nazioarteko Finantza Korporazioak (Munduko Bankua), Garapenerako Banku Interamerikarrak, garapen-agentziek, estatu- eta eskualde-gobernuek, eta abar. jarduera aurrera eramateko programa eta tresna asko ahalbidetu dituzte.

Hauekin batera, Innobasquek (Berrikuntzaren Euskal Agentziak) ere bere programa du, non ikuspegi berritzailea ematen dion euskal ekonomiaren nazioartekotze-prozesuari. Programa honek zenbait esparrutan eragin positiboa du, sektore pribatuarentzat, esate baterako, interesgarria da, lehiakortasuna indartzen laguntzen baitie. Horrez gain, agentzientzat, fundazioentzat, gobernuentzat eta gizarte-erakunde zibilentzat ere garrantzitsuak dira, etengabe eragina sortzeko ahalmena dutelako. Eta, jakina, komunitate pobreentzat ere garrantzitsuak dira, ondasunak eskuratzeko aukera handiagoa, hautatzeko eskaintza handiagoa eta oraina eta etorkizuna hobetzeko aukera hobeak ematen dizkielako.

Negozio barneratzailearen onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitate pobreentzat:

• Oinarrizko premiak asetzea

• Aukerak sortzea

• Ekoizpen-gaitasunak handitzea

• Ahalduntze handiagoa

• Diru-sarrerak sortzea

Enpresentzat:

• Merkatu berriak garatzea

• Gaitasun berritzailea handitzea

• Balio-kateak indartzea

• Enplegu-iturria handitzea

• Talentua erakartzea eta atxikitzea

Gobernuz kanpoko erakundeentzat:

• Ospea, ikusgarritasuna eta zilegitasuna

• Eginkizun funtzionala betetzea

• Finantzaketa-bide berriak

• Antolaketa-kudeaketa hobetzea

• Berrikuntzetarako sarbidea

Gobernuarentzat:

• Etengabeko dohaintzarik gabe inpaktu iraunkorra sortzea.

• Baliabide gutxien dituzten biztanleei arreta ematea.

• Sektore pribatuarekiko aliantzak

• Jarduera ekintzailea sustatzea

• Gizarte-kohesioa

Negozio barneratzailearen berrikuntzak Euskal Herriko ekonomian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, oraindik, ez dago negozio inklusiboen gaineko ezagutza oso zabaldua, horregatik, ohikoak baina oztopo gehiago dituzte esparru horretan. Hala ere, esparru hau garatzen doa pixkanaka, Innobasque programaren laguntzaz.

Edozein enpresak izan ditzaken ohiko oztopoez gain (merkatuko informazio eza, azpiegitura falta, ezagutza-maila, gaitasun-maila, eta abar), negozio inklusiboa sustatzeko euskal enpresen hesiak eta abantailak identifikatu dira: batez ere, buru-hesiak eta ezjakintasun soziokulturala.

Euskal enpresen hesi eta abantaila batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiak: buru-hesiak, ezjakintasun soziokulturala, industriako enpresa-profila, kostu handiko egitura.

Abantailak: auzolana eta kooperatibismoa, nazioartekotze maila handia, Know-how teknologia eta kudeaketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]