Edukira joan

Negra Cucaracha Terrorfolk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Negra Cucaracha Terrorfolk
Datuak
JatorriaGasteiz, Araba
Musika motafolk, punk
Urteak2020-
Taldekideak
Joel Bruna "Chernobyl Kid"
Luis Carlos Orduz "Nuclear Guacamole"
Mikel Lopez de Ziordia "Fukushima Boy"
Jonathan Munuera "Uranium Child"
Facebook: negracucaracha Youtube: UCkHtigcipIy1Yvr76-7JQ2A Edit the value on Wikidata

Negra Cucaracha Terrorfolk, 2020. urtean Gasteizen sortutako folk-punk musika taldea da[1].

Pandemia garaian sortu zuten taldea Joelek eta Luis Carlosek eta 2020ko abuztuan Spotify bidez zabaldu zuten diskoa[2]. Joelek bateria eta banjoa jotzen ditu aldi berean eta abestu egiten du eta Luis Carlosek gitarra jotzen du. Beldurrezko istorioak kantatzen dituzte banjoa bezalako instrumentuak erabiliz, hortik "Terrorfolk" etiketa. Performanzea osatzeko gas maskarak jantzita egiten dituzte zuzeneko kontzertuak[3].

Gerora bi kide gehitu zaizkie, Mikel eta Jonathan, eta EP berria atera zuten 2022an, Disaster Songs izenekoa[4]. 2023an Gasteizko txosnetako banda lehiaketa irabazi zuten[1].

  • Negra Cucaracha Terrorfolk (2020)
  • Disaster Songs (2022) - EPa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ibabe, Leire Yue Ortubay. (2023-08-09). ««Arazoak badauzkazu, kontatu eta kantatu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  2. (Gaztelaniaz) Cubillo, Óscar. (2020-08-19). «'Negra Cucaracha Terrorfolk: «Llevamos máscaras antigás por seguridad sanitaria»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  3. (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2020-08-29). «Negra Cucaracha Terrorfolk: letras oscuras para paisajes post-apocalípticos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2022-07-26). «Reseña de Negra Cucaracha Terrorfolk “Disasters songs” (2022)» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]