Nemausus

Koordenatuak: 43°50′16″N 4°21′39″E / 43.8378°N 4.3608°E / 43.8378; 4.3608
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nemausus
Kokapena
Erromatar Inperioko probintziakGalia Narbonensis
Koordenatuak43°50′16″N 4°21′39″E / 43.8378°N 4.3608°E / 43.8378; 4.3608
Map

Nemausus edo Nemauso, egungo Nîmes (Frantzia) hiriaren zelta jatorriko erromatar izena izan zen[1] . Inperio garaian hiri estatusa lortu zuen[2]

Izena Nemausos galiarretik dator, erromatar aurreko garaian hiria sortu zen iturri sakratuari lotutako jainkoa izendatzen duena. Hedaduraz, erromatar aurreko hiria bera izendatzen du. Uste denez, K. a. V. mendean, volcae arecomiciek Nemausus, hiriburua, sortu zuten.[3]

Beste iturri batzuek, Estefano Bizantziokoak kasu, bere hiztegi geografikoan, Nemaususek, Galiako hiriak, bere izena, Heraklesen seme edo heraklidatik hartu zuela diote.

Bertan, ur sendagarrien santutegi garrantzitsu bat egon zen, honen ezarpena Burdin Arokoa izan zitekeelarik; beranduago, erromatarrek eskualdea K. a. II. mendearen amaieran kolonizatu zutenean, zabalduz, bere gurtzaren sustapen aktiboa gertatu zenean. Nemaususen gurtutako beste tokiko izpiritu talde bat, Nemausicae edo Matres Nemausicae izan ziren, sendatzeko iturburuen santutegiari zegozkion ugalkortasun eta sendabidearen jainkosak izan zirenak.

Hiriak, Colonia Nemausa titulua hartu zuen eta erromatar zuzenbideko kolonia estatusarekin bat egin zuen K. a. I. mendearen erdialdean. Beranduago, Colonia Augusta Nemausus titulatura eskuratuko du, Augustok bultzatutako hiri eta monumentu garapenari erreferentzia eginez[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Origine du nom de Nimes» www.nimausensis.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  2. (Gaztelaniaz) Plácido, Domingo. (1991). «La latinidad de Nemauso: Nota crítica a Estrabón 4, 1, 12: 186-7» Studia Historica: Historia Antigua 9 ISSN 2530-4100. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  3. Carte archéologique de la Gaule 30-1 : Nîmes. , 146-147 or..
  4. Carte archéologique de la Gaule, 30/1: Nîmes. , 153 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]