Edukira joan

Neskatxa ilea txukuntzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neskatxa ilea txukuntzen
Jatorria
Sortzailea(k)Mary Cassatt
Sorrera-urtea1886
IzenburuaGirl Arranging Her Hair
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak75,1 (altuera) × 62,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
Inbentarioa1963.10.97

Neskatxa ilea txukuntzen (ingelesez: Girl Arranging Her Hair) Mary Cassatt margolariak 1886an egin zuen olio mihise gainekoa da. Tamainua 75 x 62,5 zm.koa da. Washingtongo National Gallery of Art pinakotekan erakusten da.

Koadroak, bere ile gaztain kolorekoa txirikorda batean txukuntzen ari den neskatila bat erakusten du. Neska kamisoia jantzita du eta oheratzeko prestatzen ari da. Bere aurpegia ez da oso erakargarria eta horrek naturaltasuna handiagotzen du. Koloreek eta estiloak asko hurbiltzen dute obra inpresionismora: zortzigarren erakusketa inpresionistan erakutsi zen pintura, 1886an. Han Edgar Degasek, obraren edertasunaz txundituta, margolariari eskatu zion beretzat gorde zezala.

1886an margaolana Degasen eskuetara pasa zen. 1917an Degas hil zenean bere lanak salgai jarri ziren. Tartean Neskatxa ilea txukuntzen zegoen eta, ondorioz, lehen momentuan lana berari egotzi zitzaion, ez Mary Cassatti.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]