Edukira joan

Netiporn Sanesangkhom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Netiporn Sanesangkhom
Bizitza
Jaiotza1995eko abuztuaren 8a
Herrialdea Thailandia
HeriotzaThammasat University Hospital (en) Itzuli eta Bangkok2024ko maiatzaren 14a (28 urte)
Heriotza modua: Ahuleria
bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
HizkuntzakThailandiera
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
Izengoitia(k)Bung Thaluwang

Netiporn Sanesangkhom (thailandieraz: เนติพร เสน่ห์สังคม), Bung Thaluwang (thailandieraz: บุ้ง ทะลุวัง) izengoitiaz ere ezaguna[1], (1995eko abuztuaren 8aBangkok, 2024ko maiatzaren 14a) thailandiar ekintzaile politikoa izan zen, monarkiaren erreformaren alde borrokatu zena[2].

Netiporn Sanesangkhom epaile baten familian jaio zen, eta bere ahizpa abokatua da. Gaztaroan hainbat arrazoi sozial eta politikoren alde borrokatzen hasi zen. Esaterako, ikasle thailandiarrek orrazkera aukeratzeko eskubidearen aldekoa zen[1] eta bere herrialdeko LGBT komunitateari lagundu zion. Aktibista lanaz gain, finantza ikasketak egin zituen eta ingeleseko tutore gisa lan egin zuen. Erreforma demokratikoaren eta askatasunaren aldeko borrokak eragin handia izan zuen bere bizitzan[3].

Erreforma demokratikoak eta erregea iraintzearen despenalizazioa defendatzen dituen Thaluwang taldean sartu zen[4]. Thailandiako erregea iraintzearen legeak munduko zorrotzenetakoak dira eta askotan monarkiaren kritikariak beldurtzeko erabiltzen dira[4][5]. Netipornek, besteak beste, herri galdeketak eta errege pribilegioen aurkako manifestazioak antolatu zituen[3]. Jokabide horregatik hainbat aldiz salatua izan zen eta espetxe-zigorra ezarri zioten[3][4].

2022an eta 2024an gose grebak egin zituen justizia sistemari eta preso politikoen baldintzei arreta erakartzeko[3]. Azken aldiz 2024ko urtarrilaren 26an atxilotu zuten. Janaria hartzen laburki berriro hasi arren, bihotz-geldialdi baten ondorioz hil zen 2024ko maiatzaren 14an, gose greba baten ostean[4][5]. Sanesangkhomen heriotzak demokraziaren aldeko mugimenduaren arreta piztu zuen Thailandian eta nazioartean[4][5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Thailandieraz) «ไทม์ไลน์ "บุ้ง ทะลุวัง" อดอาหาร 110 วัน ช็อกหัวใจหยุดเต้น» Thai PBS 2024-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  2. (Ingelesez) Kongsawad, Napat. «A monarchy reform activist in Thailand dies in detention after a monthslong hunger strike» AP News 2024-05-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  3. a b c d (Alemanez) Hansen, Sven. «Im Hungerstreik gestorben» Taz.de 2024-05-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. a b c d e (Ingelesez) Ewe, Koh. «Detained Thai Activist Dies of Cardiac Arrest After Monthslong Hunger Strike» Time 2024-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  5. a b c (Alemanez) «Thailändische Aktivistin stirbt in Haft» Tagesschau 2024-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]