Netpbm formatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Netpbm formatuak konpresiorik gabeko irudi-formatuak dira, gizakiok eta ordenagailuek oso erraz uler dezagun diseinatu  zirenak.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netpbm formatu guztiek antzeko egitura dute:

ZENBAKI_MAGIKOA
ZABALERA ALTUERA
MAXBAL
PIXELEN_DATUAK

Subformatu bitarra eta ASCII[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formatu hauek 2 azpiformatutan banatzen dira: ASCII eta bitarra. ASCII formatuan gizakientzako eta konputagailuentzako irakurgarriak dira, eta zenbakiak dira  kode hamartarreanazaltzen dira. Formatu bitarrean datuak ez dira irakurgarri gizakientzat, baina errepresentazioa trinkoagoa da.

Zenbaki magikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota Zenbaki magikoa Luzapena Koloreak
ASCII Bitarra
Portable BitMap PBM P1 P4 .pbm 0–1 (Zuri eta beltza)
Portable GrayMap PGM P2 P5 .pgm 0–255 (Gris-eskala)
Portable PixMap PPM P3 P6 .ppm 0–255 (RGB koloreak)

PBM adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da PBM formatuaren adibide bat (lerro guztietan bukaeran lerro-bukaerako karaktere bat dago):

P1
# Adibidea: "J" letra baten irudia
6 10
0 0 0 0 1 0
0 0 0 0 1 0
0 0 0 0 1 0
0 0 0 0 1 0
0 0 0 0 1 0
0 0 0 0 1 0
1 0 0 0 1 0
0 1 1 1 0 0
0 0 0 0 0 0
0 0 0 0 0 0
P1 kateak PBM formatua dela adierazten du. Traolak ohar baten hasiera markatzen du. hurrengo bi zenbakiek irudiaren zabalera eta altuera ematen dute. eta ondoren matrizea dator. Irudia zuri eta beltz hutsa denez pixel bakoitzean 0 edo 1 azaltzen da, beste baliorik ezin da jarri.

Hau da irudia: Example of ASCII-art turned into a bitmap.pbm.png

Eta hau da irudia 20 aldiz handituta: Example of ASCII-art turned into a bitmap scale20.pbm.png

Argi dago 0 bakoitzak pixel zuri bat adierazten duela, eta 1 bakoitzak beltza.

PGM adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PGM eta PPM formatuek (biak ASCII edo bitar izan daitezke) X eta Y dimensioen ondoan beste zenbaki bat daukate kolore zenbaki maximoa zehazteko (zenbat gris maila diferente dauden beltza eta zuriaren artean). Beltza 0 izango da eta balio maximoa zuriari dagokio. Lerro guztietan bukaeran lerro-bukaerako karaktere bat dago.

Adibidea (handituta)
P2
# "FEEP" hitza
24 7
15
0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0
0  3  3  3  3  0  0  7  7  7  7  0  0 11 11 11 11  0  0 15 15 15 15  0
0  3  0  0  0  0  0  7  0  0  0  0  0 11  0  0  0  0  0 15  0  0 15  0
0  3  3  3  0  0  0  7  7  7  0  0  0 11 11 11  0  0  0 15 15 15 15  0
0  3  0  0  0  0  0  7  0  0  0  0  0 11  0  0  0  0  0 15  0  0  0  0
0  3  0  0  0  0  0  7  7  7  7  0  0 11 11 11 11  0  0 15  0  0  0  0
0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0  0


P4 formatu bitarrak pixal bakoitzak bit bakar batekin errepresentatzen duenez, byte bakoitzean 8 pixel errepresentatzen ditu. Lehen pixelaren balioa bit esanguratsuenarena da. Lerro bakoitzean hainbat bit estra gehitzen dira byte osoa bete arte.

PPM adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RGB kolorezko irudi baten adibidea da hau (lerro guztietan bukaeran lerro-bukaerako karaktere bat dago):

Image (magnified)
P3
3 2
255
# "P3" zenbaki magikoak dio RGB kolorezko ASCII irudi bat dela
# "3 2" zabalera eta altuera dira pixeletan
# "255" zenbakiak kolore bakoitzerako maila posibleak zehazten ditu
# Eta hauek dira pixel bakoitzaren datuak: gorri-berde-urdin hirukoteak (RGB)
255   0   0     0 255   0     0   0 255
255 255   0   255 255 255     0   0   0