Neurketa-pitxer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bolumenak neurtzeko pitxerra

Neurketa-pitxerra edo pitxer dosifikatzailea sukaldeko tresna da, sukaldaritzako osagai gisa erabiltzen diren likido edo hauts materialen bolumena neurtzeko erabiltzen dena. Batez ere, 50 ml-ko gorako bolumenetan. Neurketa-pitxerrak oso kontzeptu bakuna du, heldulekua duen edukiontzi bat da, oro har, gardena, gainazalean eskala bat edo batzuk dituena. Eskala bakoitzak osagai mota bat adierazten du, hala nola, irina, azukrea, legamia, ura eta abar.

Neurketa-pitxerrak material desberdinetakoak dira normalean, ohikoenak plastikoak (normalean merkeenak) edo beirazkoak dira, eta metalezkoak ere badaude barruko azaleran eskala dutenak. Pitxer dosifikatzailetako gehienek 0,2 eta 1 litro bolumenak neurtzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]